ES · EU · FR · EN

Informazio praktikoa

Informazio

Sarreren salmenta
Ekainak 3tik, goizeko 11:30etatik aurrera

Online Salmenta
www.quincenamusical.eus


Kursaalaren leihatilla

Ekainaren 3tik aurrera

Ordutegia:
Ekainaren 14a arte:
Astelehen-Ostirala:11:30-13:30.
Ostegun, ostiral eta larunbata: 17:00-20:00

Ekainaren 15etik aurrera:
Astelehen-Ostirala: 11:30-13:30.

Abuztuko ordutegia.


Victoria Eugenia lehiatilla

Ekainaren 3an hasita.

Ordutegia:
11:30-13:30
17:00-20:00


Biarritz Tourisme

(00 33) 559 223 700

Kursaal Auditorioa eta Victoria Eugeniako ikuskizunetarako soilik


Musika Hamabostaldiko bulegoaren ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9.30-13:30etara 


Gehienez 4 sarrera pertsona / kontzertua (Haurren eguna: gehienez 6 sarrera).

Haurren Hamabostaldia 

"Kantu Kontari", "Noeren ontzia", "Sagu txiki, sagu maite..." eta "Joklabs" -en parte hartzeko nahita nahiezkoa da izena ematea 943 00 31 70 telefono zenbakian

Antzinako Musika

Ziklo honetarako sarrerak Musika Hamabostaldiko bulegoetan bakarrik eskuratu ahal izango dira, ekainaren 5ean hasita.

Santa Teresa komentuan egun bereko kontzerturako sarrerak egongo dira eskuragarri, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, kontzertua hasi baino ordu bete lehenagotik. 

Senpere, Leire, Hondarribia, Getaria

Sarrerak eskuragarri egongo dira Musika Hamabostaldiko bulegoetan uztailaren 6tik aurrera (gainerako salmenta puntuen berri jasotzeko, deitu 943 00 31 70 zenbakira).

Kontzertu bakoitzaren egunean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, sarrerak eskuragarri egongo dira, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, egoitza bakoitzean.

Interprete Gazteak

Sarrerak salgai www.quincenamusical.eus helbidean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan. Kontzertu bakoitzaren egunean bertan, Miramar Jauregian sarrerak

eskuragarri egongo dira, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

Arantzazu

Sarrerak salgai www.quincenamusical.eus helbidean (gainerako salmenta puntuen berri jasotzeko, deitu 943 00 31 70 zenbakira). Arantzazuko Santutegian sarrerak eskuragarri egongo dira, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik.

Arau orokorrak

Programa honek aldaketak jasan ditzake. Musika Hamabostaldiak ez du bere gain erantzukizunik hartuko programa, interprete, ordutegi edota datetan aldaketarik gertatuz gero. Dena dela, balizko aldaketak eguneroko prentsaren bitartez jakinaraziko dira.

Kontzertua bertan behera geratzea , ez ordea kontzertua atzeratzea, izango da sarreraren zenbatekoa itzultzeko aukera bakarra. Ezingo dira sarrerak berriz eman galtzen, hondatzen, lapurtzen edo suntsitzen badira. Sarrerak jaso ondoren ez da erreklamaziorik onartuko.

Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldiak hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikus-entzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu beti ere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute. Antolakuntzakoak ez diren pertsonek debekatuta dute argazkiak, filmazioak eta grabazioak egitea eta orobat areto barruan telefono mugikorrak piztuta edukitzea.

Abonoak

Musika Hamabostaldiak Lagunei Kursaal Auditoriorako abonuak erosteko aukera ematen die. Abonuek, sarreren prezioaren %20ko deskontua dute. Halaber, Musika Hamabostaldiko lagunek lehentasuna izango dute abonuaren barne ez dauden kontzertuetarako sarrera solteak erosteko orduan (sarrera bakoitza kontzertuko eta pertsonako). 

 

 

30 urtetik beherako lagunentzako sarrerak - Ordu Gaztea

30 urtetik beherako lagunek Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko sarrerak 3 euroko salneurrian eskuratu ahal izango dituzte Kursaaleko eta Antzokiko leihatiletan, egun bakoitzeko ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago. 

Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta adina egiaztatzea ezinbestekoa izango da.

Langabetuentzako Sarrerak

Sarrerak 3€tan Kursaal Auditorioa eta Victoria Eugeniako kontzertuetan (haur ikuskizunerako ezik), kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion leihatilean (sarrerak baldin badaude) 

Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak

Kursaal Auditorioko 17. lerroan eta Victoria Eugenia Antzokiko 14. lerroan mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku mugatuak daude. Eserleku hauek gainerako edukiera saldu arte gordeko dira. Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugeniako mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren salneurria prezio altueneko eserlekua baino %20 merkeagoa izango da. Eserleku hauek erabili ahal izateko beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuak emandako ziurtagiria aurkeztea. Kontzertuaren egunean publiko arruntarentzat jarriko dira salgai eserleku hauek.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Avda. de Zurriola 1
20002 San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 175

© Quincena Musical