ES · EU
 > Mugetan

Hamabostaldiaren Mugetan

Mugetan

Hamabostaldiaren Mugetan

Musika klasikoak tradizionalki izan dituen mugak apurtu eta publikoa bertara hurbiltzeko asmoarekin sortu da Mugetan.

Mugak desagertu egiten dira Mugetan eta bere baitan musika dantzarekin, hitzarekin eta baita umorearekin ere uztartzen duten proposamenak hartzen dute leku.

SOLasean

SOLasean

Online izenematea

Ekimen honi esker, pertsona talde bat, aurrenekoz, musika klasikoko kontzertu batean izango da. Amaieran haiekin elkartuko gara euren esperientziaren berri eman diezaguten. Gustuko izan al dute? Bueltatzeko asmorik bai? Orain arte zergatik ez dira etorri?

Ekimen berritzaile honetan parte hartu nahi baduzu eta lehen aldiz musika klasikoko kontzertu batera etorri nahi baduzu, Musika Hama- bostaldiko bulegoarekin harremanetan jar zaitezke (943 00 31 70 /quincenamusical@donostia.eus)
Sarrerak agortuak

Abuztuak 13, 23, 24 eta 27
#SOLasean: 18-30 urte

Abuztuak 21, 23, 24 eta 31
#SOLasean: 30-55 urte

Ordu Gaztea

Ordu Gaztea

30 urtetik beherako lagunek Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko sarrerak (abuztuaren 30eko Haurren Kontzerturako izan ezik) 3 euroko salneurrian eskuratu ahal izango dituzte Kursaaleko eta Antzokiko leihatiletan, egun bakoitzeko ikuskizuna hasi baino orduerdi lehenago. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta adina egiaztatzea ezinbestekoa izango da. Langabeak promozio honetara heldu daitezke.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Avda. de Zurriola 1
20002 San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 175

© Quincena Musical