ES · EU · FR · EN
82 edición de la Quincena Musical 82 edición de la Quincena Musical

Musika Hamabostaldiak itxi du bere 82. edizioa, susperraldirako bidean

82. Donostiako Musika Hamabostaldia amaitu da Budapest Festival Orchestraren kontzertuarekin, Ivan Fischer zuzendariaren gidaritzapean. Dejan Lazic pianistak lagunduta helduko da, Ravelen Kontzertua solen interpretatuko duena. Hitzordua abuztuak 27, ostiralarekin, 19:30ean, Kursaal Auditorioan.

Budapest Festival Orchestra, munduko 10 talde sinfoniko onenen artean sailkatu izan dutena, jaialdia azken urteetan aldi gehienetan bisitatu duen nazioarteko orkestra da. Oraingoan edizioko amaierako kontzertua emango du. Iaz pandemiagatik ospatu zen edizio murriztuaren ostean, jaialdiak ohiko egitaraua berreskuratzeko apustua egin du, kontzertu kopuruari dagokionez, nazioarteko artisten parte-hartzeari dagokionez eta Hamabostaldiaren ikur izan ohi den musika koralaren protagonismoa berreskuratzeari dagokionez. Kontzertua ospatzeke den honetan, nolabaiteko normaltasunera itzultzeko saiakerarekiko helburuak bete direla esan daiteke.

Quincena Musical 2021 Musika Hamabostaldia
play

18.249 pertsona bertaratu dira ospatu diren 74 musika hitzorduetara, edukiera %50era mugatuta egonda eta %95eko batez besteko okupazioarekin.

Covid-19aren eraginpean, hartutako neurri zorrotzek eta publikoaren kolaborazioak normaltasuna ahalbidetu dute.

Alderdi artistikoari dagokionez, nabarmentzekoa da nazioarteko orkestra eta bakarlariek izandako arrakasta, baita euskal konpositore, musikari eta taldeen parte-hartzea ere.

Azken berriak

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical