ES · EU
Organo Erromantikoaren 38. Nazioarteko Ikastaroan izena emateko epea zabalik

83. Donostiako Musika Hamabostaldiak ireki du Organo Erromantikoaren XXXVIII. Nazioarteko Ikastaroan izena emateko epea. Ikastaroa abuztuaren 8tik 12ra luzatuko da eta Michel Bouvard frantziar organista izango da irakaslea.

Ikastaro horren eta Musika Hamabostaldiaren baitan izaten den organo kontzertu zikloaren helburua da “Gipuzkoako organo ondare aberatsa ezagutzera ematea”, Patrick Alfaya jaialdiaren zuzendariaren hitzetan; eta honakoa gaineratu du: “mundu osoko organista handiak etorri ohi dira ziklora, eta horren arrazoietako bat da Gipuzkoako organo erromantikoetako asko jatorrizko moduan mantentzen direla. Jatorrizko sonoritate hori da, hain zuzen ere, munduko leku ezberdinetako organista zein ikasleek urtero gurean bilatzen dutena”.

Ikastaroa abuztuaren 8tik 12ra izango da (biak barne), Donostiako Koruko Andra Mariaren Basilikako Cavaillé-Coll organoan (1863). Ikastaroaren prezioa da 160 euro ikasle aktiboentzat (12 pertsona gehienez) eta 126 euro entzuleentzat. Ikastaroa ixteko, horretan ariko diren ikasleek kontzertu bat emango dute Koruko Andra Mariaren Basilikan, abuztuaren 12an, 20:00etan, 83. Donostiako Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloan.

Rodezen eta Parisen ikasi ostean, Michel Bouvard-ek (Lyon, 1958) Saint-Severin-en osatu zuen bere formakuntza eta hamar urtean hanbgo organista titular jardun zuen. 1983. urtean Frantziako Tolosako Nazioarteko Lehiaketan lehenengo saria irabaztearekin batera abiatu zuen bere ibilbidea. 1985ean Frantziako Tolosako Kontserbatorioan Xavier Darasseren ordezko bihurtuta, hiriko nahiz eskualdeko ondarea babesteko lan nabarmena egin zuen eta, bere lankide Willem Jansenekin batera, kontzertuak, ikastaroak eta lehiaketak antolatu zituen; 1996an Toulouse Les Orgues nazioarteko jaialdia sortu eta lau urtean zuzendu zuen. 1995etik 2021era organo irakasle izan zen Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan eta han, alor pedagogikoan, Olivier Latryrekin biziki lankidetzan aritu zen. 1996tik Frantziako Tolosako Saint-Sernin Basilikako Cavaillé-Coll organo historikoaren organista titularra da eta 2010. urtetik bera da Versalles-ko Jauregiko Errege Kaperako lau organista titularretako bat.

Online izena ematea

Informazio gehiago:
943 00 31 70
anaorganfestivalsansebastian@gmail.com

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical