ES · EU
Musika Hamabostaldiko IX Ahots-Teknika ikastarorako aurrematrikula zabalik dagoeneko

Musika Hamabostaldiko IX Ahots-Teknika ikastarorako aurrematrikula zabalik dagoeneko

08.04.2019
ikusi
berri
guztiak
>

80. Musika Hamabostaldiak antolatu duen Ahots Teknika ikastarorako online aurrematrikula zabalik dago maiatzaren bukaerara arte. Irakasleak Ana Luisa Chova eta Carles Budó pianista izango dira.

Ikastaro hau uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean egingo da, bi egunak barne, Donostiako Orfeoiaren egoitzan. Ikasleek ikastaro bukaerako kontzertua eskainiko dute, San Telmo Museoan, abuztuaren 1ean, 20:30ean.

Ikastaroan parte hartu nahi duten ikasleek audio-fitxategi bat bidali beharko dute (5 mega gehienez). Froga bezala erabiliko da audioa eta irakasleak berak aukeratuko ditu ikasleak.

Ikastaroaren prezioa 200 eurokoa da ikasle aktiboentzat eta 50 eurokoa entzuleentzat.

Izena emateko formularioa.

Informazio gehiago:
666 528 634
cursoquincena@gmail.com

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical