ES · EU
Zabalik da jada Musika Hamabostaldiko Organo Erromantikoaren XXXVII. Nazioarteko Ikastarorako aurrematrikula

Zabalik da jada Musika Hamabostaldiko Organo Erromantikoaren XXXVII. Nazioarteko Ikastarorako aurrematrikula

22.01.2020
ikusi
berri
guztiak
>

Organo Erromantikoaren XXXVII. Nazioarteko Ikastarorako aurrematrikula zabaldu du dagoeneko 81. Musika Hamabostaldiak. Irakaslea Thomas Ospital organista frantsesa izango da.

Musika Hamabostaldiak “Gipuzkoako organo ondare aberatsa ezagutzera ematen du, ziklo honen bidez” dio Patrick Alfaya Hamabostaldiko zuzendariak. Esteban Elizondo zikloaren koordinatzailearen iritziz, mundu osoko organo-jotzaileek ziklo honetan parte hartzeko arrazoietako bat zera da: Gipuzkoako elizetako organo erromantikoetako asko beren jatorrizko egoeran daudela. “Hemen topatzen dute organistek bilatzen duten jatorrizko soinu hori”.

Ikastaroa abuztuaren 3tik 7ra bitartean egingo da, aipatutako bi egunak barne, Donostiako San Bizente Elizako Cavaillé-Coll organoan (1868). Gipuzkoako beste organo erromantiko batzuetan ere emango dira eskolak eta ikasleek ikastaro bukaerako kontzertua eskainiko dute San Bizente elizan, abuztuaren 7an, 20:00etan.

Ikastaroan parte hartu nahi duten ikasle aktiboek programan proposatutako obretatik bi prestatu beharko dituzte ikastarorako.

Ikastaroaren zenbatekoa 140 eurokoa da ikasle aktiboentzat (gehienez 15 ikasle) eta 106 eurokoa entzuleentzat.

1990ean jaio zen, Baionako Kontserbatorioan ikasi zuen, eta 2008an organoko diploma lortu zuen bertan, goreneko kalifikazioekin. Urte horren ondoren, Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen O. Latry eta M. Bouvardekin, eta inprobisazioa ere landu zuen, P. Lefebvre eta T. Escaich-ekin. 2012an New Orleanseko (Estatu Batuak) katedraleko "artista egoiliarra". 2015 urteaz geroztik Parisko San Eustaquio Elizako organista titularra da eta 2016 urtetik, baita ere Radio Franceko organista egoiliarra. Bakarlari gisa, ganbera orkestra nahiz orkestra sinfonikoekin aritzen da Europa eta EEBBetatik barna. Inprobisazioak berebiziko garrantzia du bere musika jardueran, pelikula mutuen proiekzioak laguntzen baititu maiz.

On-line izen ematea: https://www.quincenamusical.eus/eu/prestakuntza/

Informazio gehiago:
943 00 31 70
cursoquincena@donostia.eus 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical