ES · EU
Musika Hamabostaldiko Organo Erromantikoaren XXXIV. Nazioarteko Ikastaroan izena emateko epea dagoeneko zabalik

Musika Hamabostaldiko Organo Erromantikoaren XXXIV. Nazioarteko Ikastaroan izena emateko epea dagoeneko zabalik

09.02.2017
ikusi
berri
guztiak
>
Gipuzkoako organo-ondare aberatsak erakarrita, ikastaroak Hego Korea, Japonia, Australia, Txekiar Errepublika, Britania Handia, Frantzia, Suitza, Espainia eta beste hainbat herrialdeetako ikasleak erakarri ohi ditu urtero.

Zabalik da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ikastaroan izena emateko epea. Ikastaroa abuztuaren 7tik 11ra egingo da batez ere  Donostiako Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll organoan (1863). Edonola ere, Gipuzkoako beste organo erromantiklo handietan ere emango dira eskolak.


XXXIV.edizio honetako irakaslea Pier Damiano Peretti izango da. Vicenzan jaio zen (Italia) 1974.urtean eta bertan egin zituen lehen organo-ikasketak A. Cozzaren zuzendaritzapean. Ondoren Hanburgon ikasi zuen P. van Dijk eta W. Zerer-ekin, eta baita Vienan ere H. Tachezi eta M. Radulescu-rekin. Konposizio-ikasketak ere egin zituen Paduan eta Vienan. 2002 eta 2009 urte artean irakasle izan zen Hannovergo Hochschule für Musik delakoan, eta 2009az geroztik Vienako Unibertsitatean ematen ditu eskolak. Nazioarteko leihaketa  ugaritan jaso ditu sariak (Bolonia, Pretoria, Innsbruck, Toulouse, St. Albans…) eta munduko bazter ezberdinetako eliza eta aretoetan eskaini ohi ditu kontzertuak. Horrez gain artikuluak idazten ditu, CDak argitaratzen, masterklassak ematen… eta organo leihaketa entzutetsuenetako epai-mahaikide ere bada. Konposagile bezala, organorako lanak, ganbera musikakoak eta abesbatzentzakoak egin ditu. 2015.urtean  Austriako gobernuak emandako “Outstanding artist award” saria jaso zuen.


Ikastaroak 140 € balio ditu ikasle jarduleentzat eta 106 € ikasle entzuleentzat. Gainera, aurrenekoz, ikastaroan parte hartzeko izena, Musika Hamabostaldiko web orria bitarteko dela eman ahal izango da. 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical