ES · EU
Ara Malikian Arantzazura itzultzen da, “15” izeneko azken ikuskizuna aurkezteko
  • Kontzertu honen helburu nagusia musika klasikoa herritar guztiengana hurbiltzea da, eta lan klasikoez gainera, XX. mendeko herri-musika eskainiko da


  • Maialen Lujanbio bertsolariak parte hartuko du ekitaldiaren hasieran

 

Abuztuak 25ean, 19:00etan, Ara Malikian Arantzazuko Santutegira itzultzen da, bere azken ikuskizuna aurkezteko, “15” izenekoa. Aipatu ikuskizuna, estatuko antzoki nagusietan eskaini den ikuskaria da, eta harekin interpreteak Espainian daramatzan hamabost urteak nahi ditu ospatu. Proposamen honetan, agertokiari egokituko zaio ikuskaria, eta hartan parte hartuko du, besteak beste, Maialen Lujanbio bertsolariak.

Kontzertu honen helburu nagusia musika klasikoa herritar guztiengana hurbiltzea da, eta lan klasikoez gainera (Bach, Falla, Sarasate...), XX. Mendeko herri-musikaren errepertorio zabalean orkestrarako egindako egokitzapenez osatutako errepertorioa eskainiko du (Radiohead, Paco de Lucia, Malikian...).

Ospe handiko musikariek parte hartuko dute kontzertuan: Humberto Armas (biola), Jorge Guillén del Castillo (biolina), David Barona (biolontxeloa), Tania Bernaez (kontrabaxua), Nantha Kumar (taula indiarrak) eta Héctor el Turco (perkusioa).


BIOGRAFIA

Ara Malikian bere belaunaldiko biolinista handi eta adierazkorrenetako bat da inondik ere. Estilo guztiz berezia du, bere sorburuan eta musika-bizipen aberatsean oinarritua, eta bere biolina musika-panoramako ahotsik originaletako bat da. Ara Malikian Libanon jaio zen 1968an, armeniar familia baten baitan, eta oso gaztetan hasi zen biolina jotzen, bere aitaren eskutik. 12 urterekin eman zuen lehen kontzertua, eta 15 urterekin aleman gobernuaren beka bat jaso zuen ikasketak Hannoverreko Hochschule für Musik-en egiteko. Horren ondoren, Londresen osatu zuen bere musika-prestakuntza. Musika eta giza egonezin ezin agortuzko batek bere sustrai armeniarrak eta Ekialde Hurbileko, Europa Erdialdeko, Argentinako eta Espainiako beste kulturetako musikak sakontzera eraman dute, eta hori guztia hizkera guztiz pertsonal batekin, zeinean musika hauen indar erritmikoa eta emozionala europar tradizio klasikoarekin lotzen baitira.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical