ES · EU
13 musika hitzorduz atondutako Inaugurazio Egunarekin hasiko da Musika Hamabostaldiaren 77 edizioa

13 musika hitzorduz atondutako Inaugurazio Egunarekin hasiko da Musika Hamabostaldiaren 77 edizioa

03.08.2016
ikusi
berri
guztiak
>

Ostegun honetan, abuztuak 3, Donostiako Musika Hamabostaldiak ohiko Inaugurazio Egunarekin abiaraziko du bere 77.edizioa (abuztuak 4-31). Donostiako hainbat txokotan, adin guztientzako doako ikuskizun mordoa eskainiz hasi ohi da, urtero, Musika Hamabostaldia. Aurten, Inaugurazio Eguna, tankera desberdineko 13 proposamenek osatuko dute eta, hauek bitarteko, jaialdiaren izpiritua Aiete, Antigua, Intxaurrondo, Alde Zaharra eta Zentrora zabalduko da.

Donostiako Hipodromora ere gerturatuko da aurten Hamabostaldia, hura inauguratu zutela 100 urte betetzen direla gogoratu eta ospatzeko. Hala “ezohiko” agertoki honetan, Kresala Dantza Taldeak “Oteizaren kaxa beltza” ikuskaria eskainiko du; XX.mendeko euskal kulturan funtsezko irudia izan zen Joge Oteiza eskultoaren ibilbide artistikoa gogoratzen duen lana.

Bestalde, urtero ohi bezala, gaixorik edo animo beharrean dauden pertsonak ere gogoan izango ditu jaialdiak bere lehen konpasetan eta, hau horrela, inaugurazio eguneko hainbat kontzertu zahar-etxe desberdinetan ospatuko ditu Hamabostaldi Solidarioa izenpean: Aldakonea, Berio eta Txara II Egoitzetan Intermezzoko bi formazio, otxote misto bat eta Haizea Muñoz sopranoak eta Borja Rubiños pianistak osatutako bikotea ariko dira opera, zarzuela eta euskal gaiez osatutako errepertorio zabalarekin.

- Interprete gazteekin konpromisoa: Inaugurazio eguneko lau kontzertutan Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian trebaturiko bi talde izango dira protagonistak. Crespo´s Brass metal taldea Intxaurrondoko Sagastieder Plazan eta Urdaneta kalean (oinezkoen alderdia) ariko da. Musika amerikarra ardatz duen programa aurkeztuko dute Eric Ewazen, George Gershwin edo Sonny Kompanek bezalako konposagileen lanean oinarrituta.

Harizko Dana Laukoteak berriz, Antiguako José Mª Sert Plazan eta Gipuzkoako Plazan eskainiko du kontzertua Mozart eta Dvorak-en lanez osatutako programarekin.

San Telmo Museoan leku hartuko duen Kantu Errezialdia da musikari gazteen ikasketak sustatzeko Hamabostaldiak egiten duen lanaren beste adibide bat. Ahots Teknikari buruzko VI Ikastaroan, aurtengoan, parte hartu duten ikasleak izango dira errezialdia eskainiko dutenak. Ikastaroa, Ana Luisa Chova eta Carles Budók zuzenduta, uztailaren 30tik abuztuaren 3ra egin da eta hain zuzen ere aipatu errezitaldi hau da ikastaroaren amaierako ekitaldia.

Inaugurazio eguneko programak barne hartzen duen beste errezitaldi bat, Elena Gragera mezzosopranoak eta Antón Cardó pianistak Aieteko Jauregian emango dutena, Enrique Granados konposagileari eskainitakoa izango da. Aurten dira 100 urte musikari katalana zendu zela eta data hori gogora ekartzeko, Espainiar erromantizismoaren ordezkari nagusienetakotzat hartzen den musikariaren hainbat obra eta beste hainbat konposagile garaikideena  interpretatuko dituzte.

- Dantza: Kresala Dantza Taldeak Donostiako Hipódromoan eskaintzekoa duen ikuskariaz gain, inaugurazio egunean beste dantza ikuskizun bat ere izango da aurten: Tio Teronen Semeak izango dira Kursaaleko Terrazetan leku hartuko duen bigarren dantza-hitzordu honetako protagonistak, euskal dantzak era berezi eta gaurkotuan biltzen dituen “FreshCool” ikuskariarekin.

Landarbaso Abesbatzak, 25 urte betetzen dituen honetan, zailtasun maila haundiko programa prestatu du Zorroagako Elizan eskainiko duen kontzerturako: Errusiarko ahots musikaren esparruan obrarik garrantzizkoena den Sergei Rachmaninov-en “Bezperen” hainbat pasartek eta konpositore garaikideek sortutako hainbat lanek osatzen dute programa hori.

Amaitzeko Anna Magdalena Kokits pianistak eta Johannes Fleischmann biolinistak osatzen duten bikoteak, Udaletxeko Batzar Aretoan ariko diren musikari austriarrak dira hauek, Beethoven, Stravinsky eta Franck-en lanez osatutako programa eskainiko dute.

 

INAUGURAZIO EGUNEKO PROGRAMA


Johannes Fleischmann, biolina / Anna Magdalena Kokits, pianoa
Udaletxeko Batzar Aretoa (12:00)

Crespo’s Brass
Sagastieder Plaza, Intxaurrondo (12:00)
Urdaneta kalea, oinezkoen zonaldea (17:30)

Cuarteto Dana
Jose Mª Sert Plaza, Antigua (12:00)
Gipuzkoa Plaza (18:00)

Elena Gragera, mezzosopranoa /  Antón Cardó, pianoa
Aieteko Jauregia, Gandhi Aretoa (18:00)

Tio Teronen Semeak
Kursaaleko Terrazak (19:00)

Kantu Errezitaldia
San Telmo Museoa (20:00)

Landabarso Abesbatza
Zorroaga Eliza (20:00)

Kresala Dantza Taldea
Donostiako Hipodromoa (20:00)

Hamabostaldi Solidarioa: Intermezzo nahieran
Aldakonea Egoitza (11:00) / Berio Egoitza (17:00) /Txara II Egoitza (17:30)

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical