ES · EU
Carlos Mena arabakar kontratenorrak eta Santa María Kaperak britainiar musikaren une distiratsuenetara eramango gaituzte
  • Kontratenor gasteiztarra Santa María Kaperarekin batera arituko da astelehenean, abuztuaren 22, Victoria Eugenia Antzokian.


  • “Britten in Memorian” izenburupean, konpositore britainiarrei eskainitako egitaraua aurkeztuko dute.


Nazioartean proiekzio handiena duen euskal interpretea den Carlos Mena kontratenorra,  Santa María Kaperarekin batera arituko da abuztuaren 22an Victoria Eugenia Antzokian. Aipatu kontzertuan, britainiar musikari eskainitako kontzertu erakargarria eskainiko dute. “Britten in Memorian” izenburupean, britainiar konpositore bikainenak diren, Benjamin Britten, Henry Purcell eta Ralph Vaughan Williamsen lana ezagutzeko aukera izango dugu.

Izen gutxik gorpuzten dute britainiar musika-kanona hemen bildutako autoritatearekin. Izan ere, aditu askok nabarmendu ohi dutenez musika ingelesak Purcellekin iritsi zuela gailurra Barrokoan eta Vaughan Williams eta Britten izan zirela britainiar musika-mugimenduaren susperraldi emankorraren protagonistak; hori dela eta, kontzertu honetan ibilbide historiko bat eskainiko dute, belaunaldiz belaunaldi igarotzen den musika-herentzia hori islatzeko asmoz. Musika-herentzia horren adierazgarri gisa, gogora dezagun, Britten berak, Purcellen konposatutako harmonizatu zituela.

Carlos Mena kontratenorrak, moldaerraztasun handia eta estilo askotako obrak abesteko gai da, barrokotik hasi, musika garaikideraino. Schola Cantorum Basiliensis-en ikasi ondoren, gaur egun abeslari gisa nahiz zuzendari gisa  aritzen da.

Santa María Kaperak 2009an egin zuen jendaurreko estreinaldia, Gasteizko Santa María Katedrala berriro zabaltzeko ekitaldian. Gasteizko hiriarekin eta inguruarekin lotura duten musikariek osatuta dago gehienbat. Antzinako musikaren interpretazioan espezializatua da eta Carlos Menak zuzentzen du. Musika historikoa deiturikoan (XIII mendetik XVIII. mendearen amaiera artekoa) dago espezializatua, baina modu berezian nabarmentzen dira musikagile handien urteurrenen inguruko egitarauak, hala nola, Haendel, Purcell, Pergolesi, Caldara edo de Victoriaren ingurukoak. Oraingoan, “Britten in Memorian” egitaraua eskaintzeko, Lluis Vilamajó tenorra, Carlos García-Bernal klabea eta Susana García de Salazar piano jotzailea arituko dira, Carlos Menarekin batera.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical