ES · EU
Musika Hamabostaldiak ekoiztutako “Isasotik Eskolara” ikuskizunak amaiera emango dio ABAO Txikiko denboraldiari

Musika Hamabostaldiak ekoiztutako “Isasotik Eskolara” ikuskizunak amaiera emango dio ABAO Txikiko denboraldiari

26.10.2020
ikusi
berri
guztiak
>
<Hurrengo Berria

Musika Hamabostaldiak ekoiztu duen “Itsasotik Eskolara” ikuskizunak emango dio amaiera ABAO Txikiko denboraldiari. Aipatu ikuskizuna, Musika Hamabostaldiak Easo Abesbatzei egindako ikuskizun berritzailea bat da eta 79. Musika Hamabostaldiaren baitan aurkeztu zen (2018).

 

7 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizun honek errepertorioko bi klasiko elkartzen ditu: Roger Calmelen "Itsasoaren kantuak" eta Georg Philipp Telemann-en "Eskola-maistra”. 2018ko abuztuaren 21ean estreinatu zen 79. Musika Hamabostaldian baitan, eta maiatzaren 15, 16 eta 17an berriz ere ikusi ahal izango da ABAO Txikiko denboraldi honetan.

 

Abangoardiako eta ikuskizun berritzailea da, ez bakarrik bere eszenaratze koloretsu eta ausartagatik, baizik eta jasangarritasun sozial, ekologiko eta ekonomikoak aintzat hartu direlako proiektu osoan zehar. Gauzak honela, hasieratik parte hartu dute haurrek sorkuntza eta produkzio prozesuan. Honen eraginez, haurrek beraiek, haurrentzako zuzendutako obra baten aurrean aurkitzen gara. Izan ere, atrezzo, eszenografia eta jantziak, haur eta familiek sortu dute, besoz-beso lan eginda bazterketa-arriskuan dauden Emausek Aieten duen erabiltzaileekin.  Soilik, material erreziklatuak erabili dira. Honela, sareak, papera, plastikozko poltsak eta kartoi kiloak erabili dituzte ikuskizun hau osatzen duen eszenografiari forma emateko.

 

Mafalda Saloiok zuzendu duen bi obra txiki horien eszenografia-lanak esanahi eszeniko sentibera ikertzen du, objektuen soiltasunetik, soinu-girotik eta hainbat mundutan zabaltzen den agertoki baten geografiatik abiatuta. Eta, era berean, saiatzen da ikusleek ikuskizunarekin elkar eragin dezaten, parte hartzaileei iradokitzen zaizkien ekintzetatik abiatuta, ekintza dramatikoaren parte bihurtuz. Lanen egokitzapena estetika garaikidera hurbiltzen da, halako eran non taldeek eta pertsonaiek ez duten karakterizazio errealistarik; aitzitik, hainbat objektu eta apaingarri erabiltzen dituzte, eszenaratzearen erdigune bihurtzen dituztenak.

 

Easo Eskolaniarekin eta Araoz Gaztetxo Abesbatzarekin batera, Carmen Artaza, Lorea López eta Manex Artola bakarlariek parte hartuko dute antzezpenean, eta baita David de Oliveira pianistak ere, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean guztiak. 

 

 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical