ES · EU
Jordi Savallekin topaketa irekia San Telmo Museoan

Publikoari zabaldutako hitzordu honetarako sarrera librea da aforoa bete arte

Donostiako Musika Hamabostaldiak eta San Telmo Museoak elkarrekin antolatutako jardueren artean, Jordi Savall musikariarekin publikoari irekitako topaketa izango da abuztuaren 20an museoan, 11:00etan hasita. Topaketaren moderatzaile ariko da Mari José Cano kazetari eta musika-kritikaria. Solasaldia gaztelaniaz izango da eta aldibereko itzulpena egingo da.

Antzinako musiken ikertzailea, Jordi Savallek berrogeita hamar urte inguru darama ahaztutako eta erdi galdutako bitxi musikalak berreskuratu eta ezagutzera ematen. Abuztuaren 20ko topaketan, San Telmora hurbildutakoek aukera izango dute jatorri katalaneko musikariarekin elkarrizketa irekia izateko.

Aurkezpena, esan bezala, María Jose Cano kazetari eta musika kritikariak egingo du.

Hamabostaldiaren baitan, halaber, topaketa horren ostean, astelehenean iluntzean Jordi Savallek, beste hainbat musikari nabarmenekin batera, horien artean Carlos Núñez, “Elkarrizketa zeltikoak” kontzertua aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian.

Topaketa hauen hirugarren ekitaldia da aurtengoa. 2016an Sir John Eliot Gardiner izan zen protagonista eta 2017an bi topaketa izan ziren: batetik “Carmen”-en inguruko solasaldia Víctor Ullate koreografoa, Lucía Lacarra eta Marlen Fuerte dantzariak eta Iratxe de Arantzibia kritikariarekin; eta bestetik, Juanjo Mena zuzendaria eta Alfonso Aijón promotorearen arteko elkarrizketa.

Jordi Savall-ekin topaketa
Abuztuaren 20 astelehena, 11:00etan
San Telmo Museoko ekitaldi aretoa

 

 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical