ES · EU
Iratxe Ansa, 2020ko Dantza Sari Nazionala, estreinakoz ariko da Musika Hamabostaldian Elkarrizketa Ilunak ikuskizunarekin

Iratxe Ansa, 2020ko Dantza Sari Nazionala, estreinakoz ariko da Musika Hamabostaldian Elkarrizketa Ilunak ikuskizunarekin

23.08.2021
ikusi
berri
guztiak
>
  • Veneziako Bienalean izan ostean, Errenteriako dantzariak bere azken sorkuntza lanaaurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian.

  • Iratxe Anzak eta Igor Bacovichek sortua, Metamorphosis Dance konpainia Alcorcón-eko Udalean da egoiliarra eta Madrilgo Erkidegoaren laguntza du.

  • Euren lan filosofía mugimenduaren inguruko ikerkuntzan oinarritzen da, horretarako dantzaren lengoaia akademikoaren dekonstrukzioa baliatuta.

 

Iratxe Ansa errenteriarrak, 2020ko Dantza Sari Nazionalak (Interpretazioaren kategorian) debuta egingo du Musika Hamabostaldian Elkarrizketa Ilunak bere ikuskizun berrienarekin. Obra horrek aukera emango du Iratxe Ansa Metamorphosis Dance bere konpainiako koreografo, zuzendari eta dantzari gisa ikusteko. Hitzordua izango da gaur, astelehena (abuztuak 23), 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Joan zen urteko irailean Madrilgo Teatros del Canal delakoetan estreinatu zen Elkarrizketa Ilunak ikuskizunak aztertzen du testuingurua aldatzean komunikazioa nolakoa den. Zer gertatuko litzateke bi pertsona ilunpetan mintzatuko balira elkarrekin? Hortik abiatuta, ikuskizuna “plano fisikoan garatzen diren zenbait elkarrizketek osatzen dute; argi eta garbi definitutako atalak dira, estiloan, fisikotasunean, musikan, argiterian eta, nola ez, egitura koreografikoan inspirazio zehatz bat dutenak.

Koreografiari dagokionez, Metamorphosis Dance konpainiako koreografo, zuzendari eta dantzari diren Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek eratzen duten tandemak interes berezia du lengoaia akademikoaren dekonstrukzioan oinarri duen mugimenduaren ikerkuntzarekiko. Nazioarteko konpainia garrantzaitsutan ibilbide luzea egina duen Errenteriako dantzariak XX. mendeko azken laurdeneko koreografo handien etorriarekin aberasten du bere estilo koreografikoa: William Forsythe, Mats Ek, Jiří Kylián edo Nacho Duato; izan ere eurekin dantza egiteko aukera izan baitu. Elkarrizketa Ilunak ikuskizunean, bost interpretek fisikoki eskakizun handikoa den koreografiari egingo diote aurre, bai soloetan, duoetan nahiz eszena koraletan; kaleko elementuak ere erabiltzen ditu, “erabateko gaurkotasuna duten elementu garaikideak”.

Iluntasuna protagonista da baita izenburuan ere eta argiak berebiziko garrantzia du Elkarrizketa Ilunak muntaian. Al desnudo aurreko ikuskizunean egin bezala, eszenografian txertatutako neon argiak espazio eszenikoak sortu eta horiek beharren arabera eraldatzeko baliatzen dituzte. Argiteria Nicolás Fischtel-ek diseinatu du eta soinu banda Francesco Tristano Luxemburgoko konpositoreak Not for Piano (2007) lanean bildutako doinuek eta Liu Yiwei txinatarrak idatzitako piezek osatzen dute.

Metamorphosis Dance-eko zuzendari eta koreografo Iratxe Ansak e Igor Bacovichek, Iratxe de Arantzibiaren gidaritzapean atzo Tabakaleran izandako solasaldia iksugai www.musikahamabostaldia.eus webgunean.

Elkarrizketa Ilunak
Konpainia: Metamorphosis Dance.
Koreografia eta zuzendaritza: Igor Bacovich e Iratxe Ansa.
Dantzariak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Sasha Riva, Simone Repele, Jay Aries. Musika: Francesco Tristano, Liu Yiwei.
Argiteria: Nicolás Fischtel.
Testuak, eszenografia, jantziak: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich.
Ahotsa: Monica Hamil, Alberto Serrano, Jay Aries, Igor Bacovich.

 

BIOGRAFIAK

Iratxe Ansa
Errenterian jaioa, Iratxe Ansak bere herriko Udal Dantza Kontserbatorioan ikasi eta John Crankoren eskolan graduatu zen, Stuttgarten (Alemania). Dantzaria izan da honakoetan: Basel Ballet, Ballet Gulbenkian, Compañía Nacional de Danza –Nacho Duatoren zuzendaritzapean-, Lyongo Operako Balleta eta Nederlands Dans Theater. Nacho Duato, William Forsythe, Jiří Kylián, Mats Ek, Jacopo Godani, Johan Inger, Medhi Walerski, Crystal Pite, Ohad Naharin, Wayne McGregor eta Alexander Ekman koreografoekin egin du lan, besteak bestre. 2007an Gipuzkoako Ibilbide Artistikoari Saria merezi izan zuen eta beste hainbat sari zein aipamen eskuratu ditu: Certamen Coreográfico de Madrid, Solo-Tanz-Theater Festival de Stuttgart… 2009. urtetik, mundu osoan barrena lanean dihardu freelance moduan, dantzari, koreografo eta irakasle gisa. 2020ko urrian Kultura Ministerioak Dantza Sari Nazioanala eman zion, interpretazioaren kategorian.

Igor Bacovich
Turinen jaioa (Italia), Igor Bacovichek Accademia Nazionale di Danza delakoan ikasi zuen eta Codarts Arteen Unibertsitatean graduatu zen, Rotterdamen. Herbeheretan, Bruno Listopad, Krisztina de Châtel edo Nanine Linning koreografoekin jardun zuen, esaterako. 2008 eta 2014 urte bitartean gizarte lanean bereiztu zen Espainian eta Holandan; 2014ean sortu zuen, Iratxe Ansarekin batera, Metamorphosis Dance proiektua; egitasmo horren baitan koreografia, interpretazioa, irakaskuntza, ekitaldien antolakuntza eta ikuskizunen ekoizpena lantzen dituzte; honezkero, hogeitik gora lan aurkeztu dituzte hogeita hamar herrialdetan.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical