ES · EU
Donostiako Musika Hamabostaldiak bat egin du “Plastikorik gabeko Donostia” adierazpenarekin"Plastikorik gabeko Donostia" adierazpenaren aurkezpena

Donostiako Musika Hamabostaldiak bat egin du “Plastikorik gabeko Donostia” adierazpenarekin

17.09.2021
ikusi
berri
guztiak
>
<Hurrengo Berria
Udalak sustatutako adierazpen horretan, beharrezkoak ez diren plastikozko ontzien kontsumoa murrizteko eta, horrela, ingurumena hobetzeko konpromiso komuna ezartzen da.

Ingurumenarekin bat datorren jaialdia izateko ahaleginari tinko eutsita, Donostiako Musika Hamabostaldiak “Plastikorik gabeko Donostia” adierazpena babestu du, hiriko beste jaialdiekin, kirol-probekin, jaiekin eta supermerkatu nagusiekin batera. Udalak sustatutako adierazpen horretan,  beharrezkoak ez diren plastikozko ontzien kontsumoa murrizteko eta, horrela, ingurumena hobetzeko konpromiso komuna ezartzen da.

2025eko datari begira, helburua da plastikozko ontzien hondakinen sorrera %17 murriztea eta horien gaikako bilketa %55eraino handitze. Udalaren konpromisoa ezartzen da erabilera bakarreko eta ezinbestekoak ez diren plastikoak udal-eraikin eta -bulegoetatik kentzeko, eta horien ordez material biodegradagarriak jartzeko, betiere ingurumen-abantaila bada.

Halaber, herritarrei eskatzen zaie erabilera bakarreko plastikozko ontziak murrizteko eta arduraz erabiltzeko, hondakin horien gaikako bilketa hobetzeko eta ontzi horiek beti ingurumenean ez uzteko.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical