ES · EU
Musika Hamabostaldiak 170 zuhaitz landatuko ditu Arantzazuko santutegiaren inguruetan, Oñatin

Musika Hamabostaldiak 170 zuhaitz landatuko ditu Arantzazuko santutegiaren inguruetan, Oñatin

14.12.2018
ikusi
berri
guztiak
>
Zuhaitz landaketa honekin Antzinako Musika Zikloak sortu duen CO2a konpentsatuko da


Datorren larunbatean, abenduak 15, goizeko 11:00etan, Musika Hamabostaldiak 170 zuhaitz landatuko ditu, Bosquiarekin lankidetzan, Arantzazuko santutegiaren inguruetan, Oñatin.

Urki, haritz eta lizarren landaketarekin, zuhaitz autoktonoak guztiak, ingurugiroarekiko duen konpromisoa berretsiko du Musika Hamabostaldiak. 2010. urtean hartu zuen natura zaintzearekiko engaiamendua jaialdiak, “Hamabostaldi berdea” ekimenarekin. Proiektu hori aitzindaria da musika klasikoko jaialdien esparruan, eta ondoko helburua du: jaialdian parte hartzen duten artistak, bertako langileak eta publikoa kontzientziatzea, ingurumenaren alde egin eta inpaktu negatiboak murrizteko ahalegina egin dezaten.

Honako proiektu eta elkarteekin lan egin du orain arte Musika Hamabostaldiak:

•    2010: Accionatura
•    2011: ADENA/WWF
•    2012: Haritzalde
•    2013-14: EtxEKOlanda
•    2015: Haritzalde

Eguna: Abenduak 15 larunbata
Ordua: 11:00
Kokapena:  https://goo.gl/maps/UH7XT6D3Cbk

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical