Datorren larunbatean, abenduak 12, goizeko 10:00ak eta 12:00ak bitartean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Musika Hamabostaldiko Lagunek 250 zuhaitz landatuko dituzte Donostiako Puio parkeko magal batean. Landaketa honekin, 2012an abiatu zen basoberritzea amaitutzat ematen da.
Landatuko diren zuhaitzak honokoak izango dira:
Ekintza hau 2010.urtean Musika Hamabostaldiak ingurumenarekin hartu zuen konpromiso sendoaren baitakoa da. “Hamabostaldi Berdea” ekimena aitzindaria da gainera musika klasikoko jaialdien esparruan, eta bere helburu nagusia jaialdian parte hartzen duten artistak, bertako langileak eta baita publikoa bera ere kontzientziatzea da, ingurumenaren alde egin eta inpaktu negatiboak murrizteko ahalegina egin dezaten.
Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia
Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián
Tel.: 943 003 170
© Quincena Musical