ES · EU
Musika Hamabostaldiak #Katiuskaerronka-rekin bat egiten du

Musika Hamabostaldiak #Katiuskaerronka-rekin bat egiten du

13.04.2016
ikusi
berri
guztiak
>

Musika Hamabostaldiak #Katiuskaerronka-rekin bat egiten du errefuxiatuei laguntzeko asmoz. Ekimen hau Donostia Kulturako langile batzuen proposamen batetik abiatzen da eta helburua ahalik eta bota pare gehien lortzea da, errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko eta gerrarengandik ihesi doazen pertsonei gure elkartasuna adierazteko modu bat da eta bide batez, Europan errepikatuko ez zela uste genuen egoera gaitzestekoa.


Gauzak honela, apirilak 17an, eguerdiko 12:00etan, Zuloaga Plazan elkartuko gara ahal dugun bota pare gehienak lortzeko eta errefuxiatuenganako gure elkartasuna erakutsiko duen argazkia egingo dugu, kanpalekuetara bidaliko ditugun bota pare guztiekin.

Egun horretan etorri ezin baduzu, zure ekarpena egiteko aukera izango duzu apirilaren 5etik 15era hainbat puntuetan:

- Donostia Kulturaren Kultur Etxeak eta Liburutegiak

- Donostia 2016ren egoitza

- Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra

- San Telmo Museoa

- Tabakalera

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical