ES · EU
Musika Aitzaki: Vandalia taldea Orion, Ensemble Diatessaron Kanpezun eta Ignaziotar Ibilbidea ezagutzeko irteera

 

· Juan Sebastian Elkanoren itsasaldia gogora ekarriko dute Orioko hitzorduan; Arabako azken hitzordua Ensemble Diatessaron taldearen eskutik; Urretxu eta Mirandaola arteko ibilaldia abuztuaren 24an



Musika Aitzaki Zikloarekin jarraituz, ostiralean, abuztuaren 23an, Vandalia taldeak emanaldia egingo du Orioko San Nicolás de Bari elizan, 20:00etan hasita. Rocío de Frutos sopranoa, Gabriel Díez kontratenorra, Víctor Sordo tenorra eta Javier Cuevas baxua izango dira kontzertuko protagonistak. Navego en hondo de mar izenburupean, Navarro, Guerrero, Gonçales, Flecha eta beste hainbat konpositoreren lanak eskainiko dituzte. Juan Sebastian Elkanok (1476-1526) duela 500 urte egindako itsasaldia ekarriko dute gogora Vandalia taldeko kideek, garai hartako musika piezen bidez. Hain zuzen ere, programako konposizio gehienak marinel gaiei buruzkoak dira, Medinaceliren Kantutegikoak. Kontzerturako sarrera doanekoa izango da.


Hurrengo egunean, larunbatean, Urretxu eta Mirandaola (Legazpi) arteko ibilaldia egiteko aukera izango da, Ignaziotar Ibilbideko atal berri bat burutuz. Urretxuko Iparragirre plazatik hasiko da txangoa, 10:00etan. Eskultorearen lan prozesuari eskainitako espazioa da aipatutakoa. Abuztuaren 24ko irteeran parte hartzeko interesa dutenek Musika Hamabostaldiko bulegoan eman dezakete izena, 8 euroren truke. Argibide gehiago bertan, 943 00 31 70 telefono zenbakian.


Igandean, abuztuaren 25ean, Ensemble Diatessaron taldearen kontzertua izango da Kanpezuko Jasokundeko Andre Mariaren elizan, 19:30ean. Rafael Bonavita (tiorba eta kitarra barrokoa), Inmaculada Aranburu eta Laura Balboa (biolin barrokoak), David Mayoral (perkusioa) eta Elena Martínez de Murguía (da gamba viola eta zuzendaritza) ditugu taldeko kideak. Flores de música: un encuentro de culturas y cruces de caminos izango da eskainiko duten programaren izenburua. Besteak beste, Ortiz, Kapsberger, Martin y Coll, Marais, Zala y Galdiano edota Jacquet de la Guerreren lanak interpretatuko dituzte. Kanpezuko kontzertua ere doanekoa izango da.


Bestalde, Senperen abuztuaren 25erako iragarrita zegoen Andra Mari Musika Kaperaren kontzertua bertan behera geratu da azkenean, G7a dela eta.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical