ES · EU
San Telmo Gaua bihar: "Artea eta Mitoa" erakusketarekin eta musika klasikoarekin gozatzeko aukera

"Artea eta Mitoa. Pradoko jainkoak" erakusketaren harira, San Telmo Gaua iritsiko da museora bihar larunbata. Iluntzeko 20.30etik gauerdira aipatutako erakusketa, eliza eta klaustroa zabalik egongo dira eta taberna zerbitzua ere izango da. Sarrera doakoa da, lekuak bete arte. Museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu baita: 21:30ean eta 22:30ean euskaraz eta 21:00etan, 22:00etan eta 23:00etan gazteleraz. Gehienez, 25 laguneko taldeak osatuko dira bisita bakoitzeko. Txartelak museoko leihatilan eskuratu ahal izango dira 20:30etik aurrera. Biharko San Telmo Gaua borobiltzeko, musika klasiko saioa egongo da Mikel Chamizoren eskutik; erakusketa aitzakia hartuta, konpositore tolosarrak bere aukeraketa propioa eskainiko digu, batzuk zuzenean, oboearekin, eta beste zenbait grabaketa, Monteverdi, Scarlatti, Debussy edota Haendelen piezak tartean. Bi saio egingo ditu: 21:00etan eta 22:45ean, ordubete inguruko iraupenarekin.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical