ES · EU · FR · EN
Quincena Musical 2019 Musika Hamabostaldia
play

Musika Hamabostaldiaren 80. edizioan, edukieraren %90 bete da Kursaal Auditorioa, eta sei aldiz agortu dira sarrerak

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa London Philharmonic Orchestraren  kontzertuarekin amaitu zen. Talde ingelesaren bigarren hitzordua izan zen. Gaurko emanaldian Beethovenek orkestra eta pianorako idatzitako kontzertuen 1.goa eta 5.a eskainiko ditu London Philharmonic Orchestrak, Juanjo Menaren zuzendaritzapean eta Javier Perianes pianistaren partaidetzarekin. Azken kontzertuak, esan bezala, kontzertuak eta bestelako jarduerak kontuan hartuta, 90 hitzordutik gora bildu dituen 80. Musika Hamabostaldiari eman dio amaiera.

 

 

Kursaal Auditorioa sei bider bete da: “Madame Butterfly” (abuztuak 13 eta 15), Víctor Ullate Ballet (abuztuak 17), Bremengo Die Deutsche Kammerphilharmonie (abuztuak 27) eta London Philharmonic Orchestraren hitzordu bikoitzean (abuztuak 30 eta 31).

Khatia Buniatishvili pianistaren kontzertua eta “Naturalmente Flamenco” ikuskizuna Victoria Eugenia Antzokian, Aintzinako Musika eta Organo zikloek jasotako harrera beroa, “Ostegun Musikalak San Telmon” edota Donostiako Orfeoiak eta Euskadi Brassek Arantazun emandako kontzertua nabarmentzekoak baita aurtengo edizioan.

Musika Garaikidearen aldeko apostuan, Tabakalerak eta Hamabostaldiak “Lau noten opera” ekoiztu dute elkarrekin; Tom Johnsonen lana lehen aldiz antzeztu zen euskaraz Tabakaleranb, sarrerak agortu zirelarik.


80 edición de la Quincena Musical 80 edición de la Quincena Musical 80 edición de la Quincena Musical 80 edición de la Quincena Musical

Kursaal Auditorioa izan da, beste behin ere, Musika Hamabostaldiaren gune garrantzitsuenetako bat. Auditorioko sarrerak sei bider agortu dira erabat eta %90ko betetzea lortu du Hamabostaldian zehar. Guztira, leihatilan bildutako diru-kopurua 950.500 euro gordinekoa izan da. Bestalde, ikusle-kopuruari dagokionez, 40.200 lagun izan dira programazioko ekitaldi guztietara hurbildutakoak.

Auditorioan programatutako emanaldien artean, azpimarragarrienetakoak izan dira “Madame Butterfly” operaren bi emanaldiak (abuztuak 13 eta 15) edota Víctor Ullate Balletaren “Antígona” dantza ikuskizuna (abuztuak 17 eta 18), hurrenez hurren Ainhoa Arteta eta Lucía Lacarra protagonistak izan dituztenak. Operaren bi emanaldietan zein “Antígona”-ren lehenbiziko emanaldian sarrera guztiak agortu ziren. Halaber, erabat bete zen Kursaaleko Auditorioa honako kontzertuetan: Bremengo Die Deustche Kammerphilharmonie (abuztuak 27) eta London Philharmonic Orchestraren bi hitzorduetan (abuztuak 30 eta 31). Esan bezala, ez da sarrerarik gelditzen jaialdia agurtuko duen kontzerturako.

Kursaal Auditorioa, gainera, topagune eta ospakizunetarako toki bihurtu da aurten ere eta une gogoangarriak bizi izan dira bertan. Mahler Chamber Orchestrak eman zion hasiera edizio honetako ziklo sinfonikoari, proposamen bikoitzarekin gainera: abuztuaren 1eko inaugurazio egunean, eta Jakub Hrusaren zuzendaritzapean, Mendelssohn, Chopin eta Beethovenen piezek osatu zuten kontzertuko programa. Hurrengo egunean, berriz, eta Donostiako Orfeoiak eta Easo Eskolaniak lagunduta, bi pieza bokal apartekin gozatu ahal izan genuen, hala nola Antonin Dvorak-en Te Deum eta Kodály-ren Psalmus Hungaricus lanekin hain zuzen. “Madame Butterfly” opera Donostiara eta Hamabostaldira itzuli da aurten, oraingo honetan Valentziako Palau de les Artsen ekoizpen batekin eta Ainhoa Arteta erreparto buruan. Aipatu bezala, ikusleek harrera beroa eskaini zioten operari, abuztuaren 13 eta 15eko hitzorduetan sarrerak agortuz. Hamabostaldiko entzuleek erantzun bikaina eman zioten baita Víctor Ullate Balletaren azken sorkuntza lanari, “Antígona”-ri; Lucía Lacarra protagonista duen ikuskizunak ikusleak txunditu zituen abuzturen 17ko eta 18ko emanaldietan. Orchestre de Paris taldea izan genuen Kursaaleko hurrengo gonbidatua, hitzordu bikoitzarekin gainera. Laster orkestra utziko duen Daniel Hardingen zuzendaritzapean, Berlioz eta Beethovenen piezak eskaini zizkiguten abuztuaren 20ko emanaldian. Eta abuztuaren 21ean, Donostiako Orfeoiaren eta  Orfeoi Txikiren laguntzarekin, zailtasun handiko pieza bati ekin zioten, Brittenen Gerrako Requiem-a obra handiari hain justu: kontzertu benetan gogoangarria, entzuleen zein kritikaren txaloak jaso zituztelarik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Andra Mari Abesbatza Hamabostaldiko klasikoak ditugu dagoeneko eta aurtengo edizioan, abuztuaren 24ko kontzertuan, Ravel, Sorozabal edota Bartoken lanak eskaini zizkiguten, Robert Treviño maisuaren batutapean. Bestalde, Bremengo Die Deustche Kammerphilharmonie izan zen Hamabostaldiko protagonista nagusia abuztuaren 27an. Hilary Hahn biolinista apartaren laguntzarekin eta Omer Meir Wellber zuzendaritzan, Bach eta Schuberten lanak eskaini zituzten; aurtengo edizioko kontzertu azpimarragarrienetako bat eta sarrerak agortu zituena. Sarrerak agortu dira baita azken bi kontzertuetarako, abuztuaren 30ean eta 31n London Philharmonic Orchestra protagonista izan dutenak.  Juanjo Mena arabarraren zuzendaritzapean eta Javier Perianes pianistaren partaidetzarekin, Beethovenek orkestra eta pianorako idatzitako kontzertuak eskaini dizkigute. Amaiera borobila aurtengo Hamabostaldiari.


80 edición de la Quincena Musical - Victoria Eugenia 80 edición de la Quincena Musical - Victoria Eugenia

Victoria Eugenia Antzokiak elkarren artean oso bestelakoak ziren bi emankizun hartu zituen: batetik, Khatia Buniatishvili Georgiako pianistaren errezitala, non Schubert, Liszt eta Stravisnkyren piezak eskaini zituen; eta, bestetik, “Naturalmente Flamenco”, Ballet Flamenco de Andalucía taldearen eskutik, flamenko estilotan zehar ibilbide zintzoa eta autentikoa. Batak zein besteak publikoaren harrera bikaina jaso zuen eta agortu egin ziren bietarako sarrerak abuztuaren 5ean eta 26an, hurrenez hurren.


80 edición de la Quincena Musical - Órgano

Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian izandako emanaldiez gain, Hamabostaldiaren musika-eskaintza osatu duten askotariko zikloek interes bizia piztu dute publikoarengan. Esaterako, hori da Hamabostaldiko klasikoetako bat den Organo Zikloaren kasua: 5.400 ikusle bildu zituen guztira, Donostian eta, tradizioari jarraiki, Gipuzkoako zenbait herritan egindako 13 kontzertuetan. Jotako errepertorioari dagokionez, aipatzekoak dira zenbait musikalanen erabateko estreinaldiak: “Solitude para órgano y percusión”, Iván Valdés-ena, Daniel Oyarzabal eta Joan Castelló-ren eskutik eta “Le fleuve du souvenir”, Gorka Cuestarena, Loreto Aramendik eskainita. Nabarmentzekoak, era berean, Cristoph Kuhlmann, Daniel Roth edota Gail Archer-en emanaldiak eta baita ere Karol Mossakowski organista poloniarrak jasotako harrera beroa “La Passion de Jeanne d'Arc” (Carl Theodor Dreyer, 1928) film mutua inspirazio iturri hartu eta harekin egindako musika inprobizazioarekin. Eta azpimarragarria, halaber, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ikastaroaren arrakasta: aurten 36. edizioara iritsi da aipatutako ikastaroa, 20 ikasleren partaidetzarekin, urtetik urtera eskakizunek plaza-eskaintza gainditzen dutelarik, mundu osoko organisten artean Gipuzkoako organo-ondare aberatsak sortzen duen jakin-minaren erakusle.

80 edición de la Quincena Musical

1991. urtetik, Santa Teresa Komentuan egiten den Antzinako Musika Zikloaren edukieraren ia %100a bete da amaitu berri den 80. edizioan, programatutako sei kontzertuetan, guztira, 1.705 ikusle bilduz. Zikloan batutako dirua Katxalin elkarteari bideratu zaio aurten, bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteari hain zuzen. Errepertorioari dagokionez, Penintsula Iberikako, Frantziako edota Italiako barroko eta Berpizkunde garaiko lanen selekzio batekin gozatzeko aukera izan da, tartean J.S Bach konpositorearengan arreta berezia jarriz (Gli Incogniti taldearen kontzertuan gertatu bezala) edo, Elkanoren itsasaldiaren hasieraren 500. urteurrenarekin bat eginez, Collegium Musicum de Madrid taldeak abentura hura gogorarazi nahi izan zuen, Hego Amerikako eta Afrikako orduko pieza ezagunak eskainiz. Ars Atlántica, Ensemble Diderot eta Collegium Musicum de Madrid taldeen kontzertuen kasuan sarrerak agortu ziren.


80 edición de la Quincena Musical

Hirugarren edizioan, San Telmoko Musika Ostegunak %100eko bete ziren. Finkatuz doa, beraz, ganbera musikaren eskaintza. Edizio honetan hiru kontzertu izan ziren Museoko klaustroan: Iñaki Allberdi akordeoilaria eta Ensemble 442 taldea; Cuarteto Gerhard delakoa; eta Ona Cardona klarinetistak Josep Colom pianistarekin batera egindako emanaldia. Musika Hamabostaldiaren eta San Telmo Museoaren arteko lankidetza haratago doa baina. Eta, besteak beste, Hamabostaldiko 80. urteurrenaren harira egindako erakusketarekin gauzatu da. Horrez gain, Lauburu Sax Quartet taldeak abuztuaren 24an ospatutako San Telmon Gauean emanaldia egin zuen.


79. Musika Hamabostaldia

Musika Garaikideko Zikloa sorkuntza berritzaileenaren euskarri dela erakusten dute edizio honetan estreinatutako lanek: “Bestearen aztarnak”, Voro Garcíarena, Silboberri Txistu Elkartearen kontzertuan; “Modelos automáticos de labores humanas” (Hugo Morales), “La luz no basta” (Voro García) eta “Cantos III” (Adrián Borredá), Synergein Project taldearen eskutik entzun ahal izan genituenak; eta “Larrazpileko jentilen trikuharritik”, Teresa Catalánena, Trío Arbós taldeak eskaini zuena, sarrerak agortu zirelarik abuztuaren 28ko azken emanaldi honetan. Garaikideko Zikloaren barruan ikusmin handiena piztu zuena, zalantzarik gabe, “Lau noten opera” ikuskizuna izan zen. 1972an Tom Johnsonek idatzita, lehen aldiz antzeztu zen euskaraz abuztuaren 25ean Tabakaleran, sarrerak agortu zirelarik. Tabakalera eta Musika Hamabostaldiaren arteko lankidetzari esker antzeztu ahal izan zen “Lau noten opera”.

79. Musika Hamabostaldia

Bere musika-eskaintza publiko berriei helaraztea da Musika Hamabostaldiaren erronketako bat. Zentzu horretan, haurrei zuzendutako programazioak gero eta pisu handiagoa du jaialdiaren programazioan. “Kantu Kontari”, zuzeneko musikaz lagunduta ipuin-kontalari batek emandako formatu txikiko ikuskizuna, Kursaalera itzuli zen abuztuko bost larunbatetan, eta horren bertsio ibiltaria Mutriku, Zumaia, Getaria eta Irunera iritsi zen. Eta haurrei zuzenduriko programazioan bi ikuskizun nabarmentzekoak:  Victoria Eugenia Antzokian antzeztutako “Acróbata y Arlequín” ikuskizunerako sarrerak agortu ziren abuztuaren 19an. Eta, era berean, harrera bikaina jaso zuen hurrengo egunean San Telmo Museoan egindako “Peer Gynt-ekin ametsetan” emanaldiak. Horrez gain, bi izan ziren 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat Maushausek prestautako tailerrak, “Hitzak” eta “Circus” hain zuzen.

80 edición de la Quincena Musical

Interprete Gazteen Zikloa izan zen orain euren ibilbide profesionalean lehenengo urratsak ematen ari diren musikari gazteentzako erakusleihoa. Abuztuaren 19tik 23ra, Musikenerekin lankidetzan, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleek aukera izan zuten Hamabostaldiko publikoaren aurrean aritzeko, Miramar Jauregian izandako bost kontzertuetan, Trío Esaldi taldearen eta Alberto Abengózar pianistaren emanaldietan agortu zirelarik. Halaber, eurak izan ziren protagonista Musikeler-eko bi hitzorduetan. Hamabostaldiak publiko gazteari luzatzen dion proposamena da Musikeler eta edizio honetan Convent Gardeneko kriptak hartu zituen horri zegozkion bi kontzertuak, harrera beroarekin biak ere.


80 edición de la Quincena Musical - Andante 80 edición de la Quincena Musical - Andante 80 edición de la Quincena Musical - Andante

Hamabostaldi Ibiltaria Musika Hamabostaldiaren ziklo “bidaiaria” Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdin barrena ibili da aurten ere. Ziklo horretan izandako hamalau kontzertuen artean, bereziki aipagarria da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Getarian emandako kontzertua, Elkanoren itsasaldiaren 500. urteurrena gogora ekarri zuen, non eta haren jaioterrian. Gainera, zikloaren eszenatoki nabarmenena den Arantzazuko Santutegiko Basilika berriz ere erabat bete zen Donostiako Orfeoiak eta Euskadi Brassek abuztuaren 16an han eginiko emanaldiarekin; 2008an egin zen Hamabostaldiko lehenbiziko kontzertua Arantzazun eta aurtengoa Oteizaren apostoluak jarri zireneko 50. urteurrena gogoratu zuten.

80 edición de la Quincena Musical

80 edición de la Quincena Musical

Hamabostaldiak publiko berriak bereganatzeko abiatu zuen SOLasean ekimenaren presentzia finkatu da dagoeneko programazioan. Jarduera aitzindari hori kontzertu sinfoniko batean sekula egon ez direnei dago zuzenduta; esku hartzen dutenek Kursaalean kontzertu batera joan eta gero solasaldi bat izaten dute, bizipen hori gainerako partehartzaileekin parteka dezaten. Geroz eta gehiago dira ekintza horretan parte hartzen dutenak, gazte zein helduak.

80 edición de la Quincena Musical

Bestalde, Hamabostaldi Berdea epigrafean bildutako ingurumenaren alorreko politikaren barruan, Musika Hamabostaldiak, plastikoaren kontsumoa gutxitzeko ahaleginean, urrats txiki bat eman du 80. ekitaldi honetan, ur-iturriak erabiliz Kursaaleko kontzertuetarako eta musikarien artean ontzi berrerabilgarriak banatuz. Horrez gain, Hamabostaldiko gainerako kontzertuetan %100ean berziklatuak eta berziklagarriak diren ontzietan botilaratutako ura erabili dugu, iazko jaialdian erabili genituen 2.700 plastiko botila eta botilatxo inguru albo batera utziz.


80 edición de la Quincena Musical

81. Donostiako Musika Hamabostaldiaren aurrerapena

2020ko abuztuan Donostiako Musika Hamabostaldiaren edizio berri bat iritsiko da, eta programazioa osatzeko lanean ari gara aspalditik. Besteak beste, Simon Rattlek zuzenduta, London Symphony Orchestra izango da Kursaalen eta Vladimir Jurowskiren zuzendaritzapean Russian State Orchestra ere arituko da Auditorioan. Mitsuko Uchida pianista japoniarrak, berriz, Victoria Eugenia Antzokian egingo du emanaldia eta Hamabostaldiaren aspaldiko laguna den Jordi Savall izango dugu baita gonbidatuen artean, “Venecia Milenaria” izenburuko ikuskizunarekin. Era berean, Balthasar-Neumann-Ensemble & Chor-en eskutik, Beethovenen “Missa Solemnis” lanarekin gozatu ahal izango dugu, konpositore alemaniarraren jaiotzaren 250. urteurrenean. Eta Iparragirrerekin lotutako ikuskizun bat ere izango da hurrengo ekitaldian, euskal bardoaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko hain justu.

 

 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical