ES · EU · FR · EN

Donostia

Donostiak lehen mailako kultur agenda bat du, ingurune berezi batean. 

Sarrera+Hotela 147€-tik aurrera

Donostia, aisia ​​eta kultura eskaintza erakargarria duen lurralde baten erdigunean kokaturik dago. Edertasun berezia duen ingurune natural batean egonda oso ondo komunikatuta dago eta zerbitzu ugari eskeintzen ditu.

Tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi dira Belle Epoque garaiko ukituak dituen hiri txiki baina handi honetan. Lehen mailako agenda kulturala du zinemaldiari eta jazzaldiari esker, eta punta-puntako programazio kulturala eskaintzen du.

Puerto de San Sebastián
Auditorio Kursaal

Donostia hiri ezin hobea da batetik bestera oinez ibiltzeko. Izan ere, hiri-banaketa ordenatua du eta, bertan, distantziak laburrak dira. Gainera, oinezkoentzako gune zabalak, bidegorriak eta pasealeku ederrak ditu, kosta-lerro osoan barrena, hiria mutur batetik bestera zeharkatzen dutenak.

XIX. mendetik datorkion nazioarteko turismo-tradizio handia duen hiri honek garraio publiko garbiaren eskaintza zabala du, ikono arkitektoniko handi bat, hala nola Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioa, askotariko hotel-eskaintza, eta, batez ere, mundu osoan erreferente bihurtu den bereizgarri bat: sormen gastronomiko bikaina.

Informazio gehiago:
 

Pintxo

Pintxoak dira Donostiako altxor gastronomikoetako bat. Ospe handia lortu duten sukaldaritzako miniatura horiek askotarikoak dira.

Hasieran, pintxoa ogi-xerra txiki bati gainean edozein motatako janari-errazio bat jarrita egindako jakia zen. Janaria ez erortzeko, zotz bat jartzen zitzaion, eta hortik datorkio “pintxo” izena. Alabaina, irudi tradizional hori aldatu egin da pixkanaka eta gaur egun, pintxoa goi-mailako sukaldaritza ere bada, miniaturan egina; zapore landuak, dosi txiki eta gozo-gozoetan bilduak: olibaz, piperminez eta antxoaz egindako betiko Gildatik hasita (gure hirian eman zitzaion izena), porruz eta ganbaz egindako brick-eraino, esaterako. Ez duzu pintxoek eskaintzen duten zapore sorta zabala dastatu gabe geratu nahiko.

Donostiako Parte Zaharrean pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

Pintxos en San Sebastian
Pintxos en San Sebastian
Pintxos en San Sebastian
Olas en el paseo nuevo

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 181

© Quincena Musical