ES · EU · FR · EN
“Kreazioa”, J. Haydn / La Fura dels Baus

“Kreazioa”, J. Haydn / La Fura dels Baus

La Fura dels Baus 2010. urtean izan zen azkenekoz Donostian. Zortzi urte geroago itzuliko da, Kreazioaren epopeiaren inguruan Haydnek sortu zuen unibertsoaren interpretazio dramatiko batekin.
(Abonutik kanpo)

Kreazioa La Fura dels Bausen arabera

Unibertsoaren, bizitzaren eta gizakiaren kreazioaren historia kontatzen du oratorio honen testuak, Genesisaren eta Salmoen arabera. Nahiz eta Paradisu galdua, John Miltonen poema narratiboaren bertso batzuk erabiltzen diren, hemen ez da jatorrizko bekatuaren batere erreferentziarik egiten. Gure eszeneratzean etengabe ageri dira paradisutik kanporatu dituzten errefuxiatuak, gerraren ondorioz nahiz arrazoi ekonomiko, sozial, politiko edo erlijiosoen ondorioz. Gure eszenako bertsioan, hortaz, bi mundu paraleko ageri dira: zazpi egunean unibertsoa, bizitza eta gizakia sortzen dira, bai. Baina, era berean, zazpi egunean errefuxiatuek ihes egiten dute kaosetik, eguraldi txarrean ibili behar dute, txalupa kaxkarretan itsasoratzen eta errefuxiatu-esparruetan atsedeten dira, eta, azkenik, zazpigarren egunean, Adam eta Evaren etxeetan hartzen dituzte.

Exodo horretan, hiru gidari izango dituzte errefuxiatuek: Rafael, uraren eta osasunaren espiritua; Uriel, argiaren eta itxuraldaketaren espiritua; eta Gabriel, airearen eta komunikazioaren espiritua. Ikuskari honetan badira gure egunetaraino heldu diren unibertsoaren eta bizitzaren kreazioari buruzko ikuspegi filosofiko eta zientifikoak ere.  Testu horiek Parisko Institut Jean Nicod-eko irakaslea den Michele Salimbenik idatzi ditu, eta obran zehar proiektatuko dira, irizpide artistikoen moduan.

Gure eszenografia argia da, eta argia bakarrik. Hainbat iturritatik helduta, espazioa biltzen duen argi bat da, abeslariengan proiektatua, eta pantaila molekularrek eta kezko eskulturek atzemana.

Carlus Padrissa (La Fura delsBaus)

Ficheros:
programa_LA_CREACION.QM2018.pdf

Kursaal Auditorioa

Noiz
2018.08.03 - 20:00

Non
Kursaal Auditorioa

Prezioa

La Fura dels Baus
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Haydn dels Baus Abesbatza
(Jordi Casas, abesbatza-zuz.)
José Ramón Encinar, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa
Gustavo Peña, tenorra
Thomas Tatzl, baritonoa

Egitaraua:

JOSEPH HAYDN
Kreazioa (110’)

Babeslea:

Izen-ematea

Ekitaldi honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Sarrera mugatua.

Notas:
Lagun bakoitzak gehinez lau adin txikikoen izena eman dezake.
Heldu bakoitzeko, adin txikiko bat onartuko da, publiko guztientzat diren saioetan.
Ordainpeko ekitaldietan, ziurtagiria atxikitu beharko da. (Helduek ez dute ordaintzen).
Diru sarrera honako kontu korrontean egingo da: ES27 3035 0060 4606 00148229.

Harremanetarako pertsona

Partehartzailearen izena





+ Partehartzailea gehitu

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical