ES · EU · FR · EN
Donostiako Orfeoia / Euskadi Brass (Arantzazu)

Donostiako Orfeoia / Euskadi Brass (Arantzazu)

Fauré-ren Requiem obra Donostiako Orfeoiaren bereizgarri bilakatu da. Obra hau interpretatu duen aldi eta leku orotan jaso du Orfeoiak ahobatezko aitorpena. Errepertorioko requiem meza baikor eta itxaropentsuenetarikoa da, ziurrenik, eta, askorentzat, genero erromantikoaren muina bihurtu da. John Rutter britainiarraren bozkarioak eta alaitasunak biribilduko du emanaldia.

Ikusleek aldarean kokatutako pantaila baten bidez jarraitu ahal izango dute kontzertua, Donostiako Orfeoia korutik arituko baita kantuan.

 

Autobus zerbitzua

Arantzazuko kontzertua dela eta, Lurraldebusek garraio publiko berezia eskainiko du. Donostia-Zarautz-Arantzazu (eta buelta) zerbitzu berezia aurreikusten da. Oñati-Arantzazu lanzadera zerbitzua ere eskainiko da; santutegitik itzultzeko berriz, lanzadera zerbitzu honek, Eskoriatza, Zumarraga eta Eibar jomuga izango dituzten ibilbideak eskainiko ditu. Ikus ordutegiak /txartelen salmentari buruzko argibideak Trasportes Pesan (900 121 400). Txartelak eskuragarri izango dira abuztuaren 1etik aurrera.

 

 

Musika Aitzaki

Noiz
2019.08.16 - 19:00

Non
Arantzazuko Santutegia (Oñati)

Prezioa

José Antonio Sáinz Alfaro, zuzendaria
Julia Blasco, sopranoa
Jesús García Aréjula, baritonoa
Euskadi Brass
Gerardo Rifón, organoa

Egitaraua:

GABRIEL FAURÉ
Requiem op.48 (38’)

JOHN RUTTER
Gloria (17’)

Babeslea:

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical