F. Mompou konpositorearen Música Callada.
“Musika guztia doa hitzetatik harago, baina 28 pieza labur hauek musikatik harago ere badoaz. Adimenaren eta emozioaren barau bat dira, Berpizkundetik hona mendebaldeko musika inspiratu eta harengan eragina izan duten bi faktoreenak. Garbiketa bat dira baina ez austeritate bat. Hemen ezkortasunik ez da.
Baraua berez janariaren ospakizun den bezalaxe, dagokion leku eta neurrian, piezok gure belarriak harrapatu eta besarkatzen dituen aireko bibrazioak gordetzen dituzte. Hemen ez da zinismorik; ez da itxurakeriarik; ez da trikimailu minimalistarik.
Baliteke datorren orduan zehar gosea nabaritzea eta arreta galtzea musikak beregandik harago gero eta sakonago erakartzen gaituen artean. Nolabait pieza hauetako bakoitza Ikerketa bat da, kontrol tonalari buruzkoa baina baita pazientzia eta begiruneari buruzkoa ere. Emaitza lasaitasun sakon, erne eta bizia da.
Amaieran txalorik ez egiteko eskatu dut. Ez da ez dudanik zuek hemen egotea estimatzen, baina ez dut nahi aingeruen soinua gal dezagun, gurekin bat egiten badute Do maiorreko azken akordea hiltzen denean.”
Noiz
2021.08.18 - 19:30
Non
San Telmo Museoa
Prezioa
Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia
Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián
Tel.: 943 003 170
© Quincena Musical