ES · EU · FR · EN

Egoitzak

Kursaal Auditorio

1999an Rafael Moneok diseinatutako Kursaal Elkargunera aldatu zen Musika Hamabostaldiaren egoitza nagusia. 2007tik arkitekto nafarraren kubo abangoardisten eta Victoria Eugenia egoitza klasikoaren artean banatzen da jaialdiaren programazio nagusia.

1999an inauguratutako eraikina Gran Kursaal Kasinoa zegoen tokian dago, hiriaren erdialdeko kokaleku estrategikoan, Urumea ibaiaren ahoaren eta Zurriolako hondartzaren artean.



Musika Hamabostaldiko ikuskizunak Auditorioan,  Ganbera Aretoan eta Erabilera Anitzeko Aretoetan eskaintzen dira. Lehenak 1.850 pertsonentzako lekua du eta bigarrenaren edukiera 638 eserlekukoa da. Kursaaleko areto horiei itsasora begira dauden bi kanpo terraza eta abangoardiako ekipamendua gehitzen zaizkie.

Victoria Eugenia antzokiarekin batera, Kursaala izaten dute agertoki jaialdiko emanaldi sinfoniko eta koral nagusiek eta musika garaikideko zikloko hainbat kontzertuk. 

Avda. de Zurriola, 1
20002
Donostia - San Sebastián
T: 943 003000
F: 943 003001

www.kursaal.org

Autobus lineak:
13, 29, 31, 37

Gertuko parkinak:
Parking Kursaal, Parking Boulevard

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia Musika Hamabostaldiaren lehenengo egoitza eta bakarra izan zen jaialdiaren sorreratik, 1939 urtetik, 1979ra arte eta urte horretan hiriko beste espazio batzuetara hedatu zen. 1999an itxi egin zuten berrikuntza lanak egiteko eta 2007an berreskuratu zen Hamabostaldiaren egoitza gisa, Kursaal Elkargunearekin protagonismoa partekatuz. Antzokian izaten dira jaialdiko kontzertu sinfoniko eta koral nagusiak eta musika garaikideko zikloko emanaldiak. 

Francisco Urcola arkitektoak 1912an diseinatu zuen estilo eklektiko eta neo-platereskoko antzokia. Donostiako Bulebarraren hasieran dago eta hiriko eraikin esanguratsuenetako bat da. 

Berrikuntza lanen ostean, zerbitzu eta ekipamendu berritzaileenak ditu antzokiak baina, era berean, jatorrizko xarmari eusten dio. Eraikinak 910 eserleku dituen areto nagusi bat du, erabilera anitzeko hainbat gunerekin batera. Halaber, nabarmentzekoak dira solairu nagusiaren alboko terrazak eta bi dorreak.

República Argentina, 2
20004
Donostia - San Sebastián
T: 943 481160
F: 943 481969

www.victoriaeugenia.com

Autobus Lineak:
5, 8, 9, 13, 14, 16, 17, 21, 24, 25, 26, 28, 29, 31, 33, 36, 37

Gertuko parkinak:
Parking Boulevard, Parking Okendo

Miramar Jauregia

Musika Hamabostaldiak interprete gazteei eskaintzen dien tarteak Miramar Jauregian du egoitza. Estilo ingeleseko eraikin hau Habsburgo-Lorenako Maria Cristina erreginaren aginduz egin zen. Maria Cristina Espainiako erregeorde izan zen 1885 eta 1902 artean eta Donostia aukeratu zuen gortearen udako hiri gisa. Selden Woknum arkitektoa arduratu zen eraikinaren proiektuaz eta José de Goikoa udal arkitektoak zuzendu zituen eraikuntza lanak.

Pº Miraconcha, 48
20007
Donostia - San Sebastián
T: 943 219022
F: 943 216008

www.sc.ehu.es

Autobus lineak:
5, 18, 25, 33, 40

Gertuko parkinak:
Parking Antiguo Berri

Santa Maria del Coro Basilika

Basilika honetako 1862ko Cavaillé-Coll organoak Musika Hamabostaldiko organo zikloaren egoitza bihurtu du Koruko Andra Mariaren Basilika. Dena den, San Bizente Elizak eta Artzai Onaren Katedralak ere ziklo honetako hainbat kontzertu hartzen dituzte.

Lizardi eta Ibero arkitektoek proiektatu zuten, XVIII. mendearen erdi aldera, eta, hein handi batean, oparotasun garaia bizi zuen Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarrak lagundu zuen eraikuntza lanetan. 

Elizaren oina laukizuzen formakoa da, zirkuluerdi formako bukaera du eta absidea sakristian du txertatuta. Hiriaren zaindari den Koruko Andra Maria eliza honetako aldare nagusian dago.

Calle 31 de Agosto, 46
20003
Donostia - San Sebastián.
T: 943 423124

Autobus lineak:
5, 13, 16, 21, 25,26,28

Gertutako parkinak:
Parking Boulevard

Santa Teresa Konbentua

Karmeldar Oinutsen ordenako mojek kudeatzen dute Santa Teresa Elizak eta Klausurako Komentuak osatutako multzoa. Urgull mendiaren hegalean dago, Parte Zaharreko iparraldeko muturrean eta Musika Hamabostaldiko antzinako musikaren zikloko egoitza da. 

Lehen proiektua 1661ekoa da; Miguel de Elizalde maisu arkitektoak sinatu zuen. Alabaina, multzoak aldaketak izan ditu: XIX. mendeko kanpandorrea edota 1990ean egindako azken aldaketa, elizaren gainean eraiki zen “gela garaia”, esaterako. 

Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikin hau Ondare Historiko-Artistikoaren Zentro bihurtu nahi du, Gipuzkoako ondarea zaharberritu eta gordetzeko eta eraikuntzan aterpe hartzen duten hondar arkeologikoak balioesteko asmoz. 

Elvira Zipitria s/n
(Subida al Castillo).
20003
Donostia - San Sebastián.
T: 943 424043

Autobus lineak:
5, 13, 16, 21, 25,26,28

Gertutako parkinak:
Parking Boulevard

San Bizente Eliza

Koruko Andra Mariaren Basilikarekin eta Artzain Onaren Katedralarekin batera, Musika Hamabostaldiko organo zikloaren egoitza da eta  1886ko Cavaillé-Coll organo erromantiko bat du. 

Gaur egun ezagutzen dugun San Bizente Eliza 1489 eta 1574 artean berreraiki zuten, bere aurretik zegoena XII. mendean sute batek suntsitu ondoren. 1507an Miguel de Santa Celay arkitekto maisuari eta Juan de Urrutiari eman zieten eliza berria diseinatzeko eta eraikitzeko enkargua.
Haren estiloa gotiko berantiarra da eta osagai hauek ditu: hiru nabeko oinplanoa du, gurutzadura alboetako nabeekin lerrokatua dago, abside oktogonala du eta gurutzeria-gangak ere bai, barrualdetik zutabetxo itsatsiak dituzten nukleo zirkularreko zutabe batzuek eusten dietela, eta kanpoaldetik, berriz, kontrahorma eta ostiko-arku sendoek. 

San Vicente, 3
20003
Donostia - San Sebastián.
T: 943 420955

Autobus lineak:
5, 18, 25, 33, 40

Gertutako parkinak:
Parking Boulevard

Artzai Onaren Katedrala

Donostiako Artzai Onaren Katedralak 1954 urteko organo neoklasikoa du, eta Espainian funtzionamenduan den handiena eta garrantzitsuena da. Azpeitian finkatutako OESA enpresak eraiki zuen, Fermín Lasala Mandasko dukearen legatuari esker. Presbiterioan beste organo bat dago eta 1954koarekin konektatuta dago. 

San Bizente Elizarekin eta Koruko Andra Mariaren Basilikarekin batera, jaialdiko organo zikloko egoitza da. 

Artzai Ona Manuel de Echave arkitekto donostiarraren obra da eta 1897an inauguratu zuten. Eraikinak oin angeluzuzena eta simetrikoa du, gurutze latindar itxurakoa, eta hiru nabe, trantseptua eta presbiterioa ditu. Katedralaren estiloa neogotikoa da eta  hamaika elementu apaingarri ditu, beirateak (Juan Bautista Lázaroren obra), gargolak eta pinakuluak, besteak beste. 

Plaza del Buen Pastor, s/n
20005
Donostia - San Sebastián
T: 943 464516 

Autobus lineak:
5, 16, 18, 21, 25, 26, 28, 31, 33, 40

Gertuko parkinak:
Parking Buen pastor, Parking San Martin

San Telmo Museoa

San Telmo Museoak XXI. mende berri honetako jendearengana iristeko ezinbestekoa den berritzeko eta handitzeko prozesua burutu du. Proiektu honen ardatza Urgull mendian txertatuta dagoen "altxor" arkitektoniko txikia da; Nieto eta Sobejano arkitektoek diseinatu dute eta fatxada oso berezia du, elementu begetal eta guzti.

1932. urteaz geroztik museoaren kokaleku izan den XVI. mendeko komentu domingotarrari eraikin berri hori gehituta, San Telmo Museoa toki oso berezi bihurtu da, Donostiako erdialdean, Alde Zaharrean.

Dena den, gehien ikusten den alderdia bada ere, museoa berritzeko garaian ez dugu soilik arkitektura-metamorfosia egin; kontzeptua bera berrikusi dugu, hau da, museoaren definizioa, helburuak eta funtzionamendua, San Telmo berria Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoa baita orain, bildumen interpretazio berria eginez.

[Translate to Euskera:] Plaza Zuloaga, 1
20003
Donostia - San Sebastián
T: 943 481581

www.santelmomuseoa.com

Autobus lineak:
5, 8, 9, 13, 14, 16, 17, 21, 24, 25, 26, 28, 29, 31, 33, 36, 37

Gertuko parkinak:
Parking Boulevard, Parking Okendo

Arantzazuko santutegia

Arantzazuren historiari agerraldi misteriotsu batek eman zion hasiera. Rodrigo de Balzategi artzainak bere ardiena ez zen zintzarri ezezagunaren soinua entzun zuen. Gerturatu zenean Ama Birjina baten irudia aurkitu zuen elorri zuriaren gainean. Horrek ermita txiki bat eraikitzeko beharra azaldu zion: “Ene semetxo, zoaz aita zurginarengana eta esan iezaiozu nire partez hemen bertan Arantzazu izeneko ermita bat eraikitzeko. Horretarako nahikoa izango ditu hiru ohol eta zazpi teila. Denborarekin ermita ezaguna izango dela ziurtatzen dizut, izan ere, seme-alaba piloa etorriko da laudorio-kantuz eta Meza Santua ospatuz ni ohoratzera”. Hala idatzi zuen Aita Adrian Lizarraldek bere Historia de la Virgen y del Santuario de Arantzazu liburuan.

Lehenengo ermita hori “ekialdetik mendebaldera begira jarritako bi hormak osatzen zuten, eta ekialdeko muturrean beste bat zuen bi horiekiko zut. Horma horiek denak egurrezko barrez osaturiko balaustrada batek isten zituen, zeinetatik ermitako barrualdea ikus zitekeen. Teilatuaren bi isurialdeek bat egiten zuten puntutik zintzilik zegoen, makilezko trapezio batetik, kanpai txiki bat. Eliz atarian jarritako ontzitegi baldar batean mota askotako kandelak zituen pizturik. Ermitaren aurrealdean harriz egindako mahaia zegoen, eta horren gainean Ama Birjinaren irudia zuen horma-hobia”.

Hasiera-hasierako eliza hori suak erre zuen 1553ko San Juan Ebanjeliariaren eguneko gaualdean.

 C/ Aranzazu, s/n
20560
Oñati
T: 943780797

www.arantzazukosantutegia.org

Gertuko parkinak:
Parking del Santuario

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 181

© Quincena Musical