ES · EU
 > Gazteak

Gazteak

Gazteak

"Aspergarria, elitista, serioa, adineko jendearentzat…” Honelako adjektiboekin definitzen dute gazteek musika klasikoa. Aurreiritzi guzti hauei, atentzioa deitzearen beldurra gehitzen zaio: “nola jantzi, noiz txalo egin, nolako jarrera izan behar dut…”.

Musika klasikoko kontzertu bati aurre egiteko prest?

Musika klasikoak tradizionalki izan dituen mugak apurtu eta publikoa bertara hurbiltzeko asmoarekin sortu da Mugetan.

Mugak desagertu egiten dira Mugetan eta bere baitan musika dantzarekin, hitzarekin eta baita umorearekin ere uztartzen duten proposamenak hartzen dute leku.

SOLasean

SOLasean

Musika klasikoko kontzertu batera joan nahi duzu?#SOLasean ekimenari esker lagun batekin etor zaitezke Musika Hamabostaldiko kontzertu batera. Kontzertu ostean bizitakoari buruz hitz egiteko elkartuko gara.

Lehen aldiz musika klasikoko kontzertu bateaz gozatu nahi baduzu, hau da zure aukera. Horretarako, honako formularioan (AGORTUTA) izena eman beharko duzu.

Abuztuak 3, 13, 24 eta 31


#SOLasean buruzko informazio gehiago.

Ordu Gaztea

Ordu Gaztea

30 urte baino gutxiago badituzu, hau da zure aukera. Musika Hamabostaldiko kontzerturik onenak 3 euroren truke ikusteko aukera izango duzu. Horretarako Kursaal edo Victoria Eugeniako leihatilatatik pasa kontzertua hasi baino ordu bete lehenago. 

  • · Musika Hamabostaldiak prezio honetako sarrera kopurua mugatua gordeko du ikusizun guztietarako.
  • · Nahitaezkoa da adina egiaztatzea.
  • · Promozio hau ez da erabilgarria haurrentzako kontzertuan eta abonamendutik kanpo dauden kontzertuetan.

Ordu Gaztea-ri buruzko informazio gehiago.

Musikeler

Inoiz hartu al duzu garagardo bat errepertorio klasikoa entzunaz? Ez zaizu erakargarria iruditzen? Musika Hamabostaldiak zuzeneko musika eta garagardoa dastatzeko aukera eskaintzen dizu, Keler Espazioan leku hartuko duten bi kontzerturekin.

Musika Hamabostaldiaren kontzertu batetara etorri nahi al duzu?


Titularraren datuak:






Lagunaren datuak:







Aukeratu joan nahi duzun kontzertua:


Bestelako datuak:



Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 181

© Quincena Musical