ES · EU · FR · EN

Editorialak

Patrick Alfaya
Patrick Alfaya
Director de la Quincena Musical

Zimeldu Ezina

Ezera berezi bat zuen konpositore baten karrera labur eta arrakastatsua. Amets hautsi baten indarra, gauzatu gabeko desio batena, argi uzten duena haren talentu itzelean idatzi gabeko hainbat ideia geratu zirela.

Ehun urte igaro dira Jose Maria Usandizaga 28 urterekin, hain gazte, hil zela (ematen du patuak lapurtu egin nahi dizkiola Euskal Herriari konpositore bikainenetako zenbait, gogora dezagun Arriaga).

Zorionez ez gara orain hasi harekin akordatzen, berriki Musika Hamabostaldiak ‘Las golondrinas’ eta ‘Fantasia’ eskaini zituen; baina urtemuga honek balio izan du halakoek balio izaten dutenerako, indarrez eta gogobetez konpositore distiragarri honen obra gogora ekartzeko. Hainbat erakun- de batu gara horretarako: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Donostiako Musika eta Dantza Eskola, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Musikene, Donostia Kultura, Eresbil, Musikene, Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionala, Donostiako Orfeoia, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Donostia 2016 eta Musikagileak. Asmoa dugu ia urte osoan zehar aurkeztea musikagile donostiar bikain horren obra. Denon artean banatu dugu lana, eta benetako ospakizun bat izango da, haren sorkuntzarik handienak joko baitira, eta txikienak; obra lirikoak, eta ganberakoak.

Espero dezagun ahalegin bateratu hau baliagarria izatea hemendik ehun urtera ere gogo berarekin oroitzeko konpo- sitorea. Eta, bitartean, euskal mugak ere gaindi ditzala haren obrak. Interesgarria litzateke nazioarte mailan ezagutzera ematea. Musikari baten obra haren jaioterrira mugatzeak garrantzia kentzen dio, eta ez du laguntzen haren karrerari dagokion kultur ingurumaria ezagutarazten. Kultura batek argia egin dezan, haren izarren distira behar da.

Musikari distiragarri eta adiskide on den Ros Marbak ‘Mendi- Mendiyan’-i buruz mintzatzean orain hilabete batzuk esan- dako hitzekin amaituko dut: ‘Aizu; izan ere, oso ondo dago, oso ona zen”. Saia gaitezen urtemuga hau baliagarria izan dadin konpositore “on” horri dagokion lekua emateko.

Berriak 1-tik 7-ra. Guztira:16
<< Hasierakoak < Aurrekoak 1-7 8-14 15-16 Hurrengoak > Azkenekoak >>

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 181

© Quincena Musical