ES · EU · FR · EN

Editorialak

Patrick Alfaya
Patrick Alfaya
Musika Hamabostaldiaren zuzendaria

Sareak josten

Jaialdi bat arrakastaz antolatzeko gakoetako bat gi- zarteko eragile ezberdinekin harremanetan jartzen asmatzea da, indarrak batzeko. Aurtengo edizioa ere urtero-urtero zentzu horretan egiten dugun ahaleginaren emaitza izango da: jaialdia babesten duten erakunde eta enpresa nagusiez gain, beste hainbat talde ere batuko dira, eta haien laguntzarekin posible izango da hain berezia den edizio hau egitea: 75.na.

Euskal Herri osoan egingo diren hainbat kontzertu antolatzen laguntzen duten udalak; Arabako Foru Aldundia, herrialde horretan egiten diren emanaldien antolaketan lankide; Musikagileak elkartea, Musika Garaikideko zikloko hainbat kontzerturen babesle; Lartundo Fundazioa, laguntzaile Organo Zikloko hainbat proposamen egiteko orduan... Asko dira jaialdia egiten laguntzen duten elkarteak, eta klase askotakoak.

Hamabostaldi Solidarioak lotura hori gizarteari itzultzeko ahalegina egiten du; emanaldiak antolatzen ditu elkarta- sunak aparteko esanahaia duen lekuetan –zaharrentzako egoitza eta antzekoak–, eta Antzinako Musikako Zikloan biltzen den dirua gizarteratze jardueretan diharduten elkarteentzat biltzen du; aurten, esaterako, Erroak elkartearentzat izango da, larritasun ekonomikoan bizi diren pertsonak laguntzen baititu, bazterkeria saiheste aldera.

Zalantza izpirik gabe, sarerik trinkoena entzuleekin josi nahi izaten du jaialdiak, haiek gabe deusek ere ez baitu zentzurik; eta aparteko aipamena merezi dute Lagunek, haiek Hamabostaldiarekin duten konpromiso zinezkoak partaide egiten baititu guk urtero-urtero berritzen dugun amets honetan.

Berriak 8-tik 14-ra. Guztira:16

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical