ES · EU · FR · EN

Editorialak

Patrick Alfaya
Patrick Alfaya
Musika Hamabostaldiaren zuzendaria

Gure apustuak

Orain dela urte dezente hasi ginen Hamabos- taldian aurrea hartzen, eta beren lanbideko lehen lerroan egoteko bidean daudela uste dugun profesionalak ekartzen. Jakina, ezda arriskurik gabeko bidea, eta horren ondo joan ez diren karreren alde egingo zen zenbaitetan; inor ez da akatsik gabea.

Azken urteotan ibilbide ederrak izango dituztela iruditu zaigun hainbat zuzendariren alde egin dugu: Sokhiev, Ne- zet-Seguin, Petrenko, Ticciati... Horietako bi, Sokhiev eta Nezet-Seguin, gure 75. urtemugan izango dira. Bien ibilbi- deek mugarri handiak izan dituzte gurean izan zirenetik. Jatorri georgiarreko zuzendariak zuzendari titular jarrai- tzen du Toulouseko Capitolioko Orkestran, eta harexekin etorriko da Hamabostaldira; bide batez, Berlingo Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular izendatu dute, eta Moskuko Bolshoi Antzokiko musika zuzendari. Yannit Nezet-Seguin zuzendari kanadiarra 2011n izan zen gurean, bere orkestra- rekin, Rotterdameko Filarmonikoarekin, eta harekin dator berriro; Salzburgoko Jaialdian Mozarten opera bilduma bat zuzendu eta grabatu du, eta Ameriketako Estatu Batuetako orkestra handienetariko batean zuzendari titular izendatu dute: Filadelfiako Orkestra Sinfonikoan.

Etengabe gora ari diren bi karrera dira, eta sinesten dugun horretan apustu egiten jarraitzeko egitekoan berresten gai- tuzte: apustu egiten ez duenak ez du inoiz irabazten!

Berriak 15-tik 16-ra. Guztira:16
<< Hasierakoak < Aurrekoak 1-7 8-14 15-16 Hurrengoak > Azkenekoak >>

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical