1. AURKIBIDEA
2. HITZAURREA
3. HELBURU NAGUSIAK
4. LAN MOTAREN ARABERAKO IRIZPIDE ETA ARAUAK
4.1.KANPO-HARREMANAK
4.2.BARNE-HARREMANAK
4.3.PUBLIZITATEA ETA ARGITALPENAK
4.4.PAISAIA LINGUISTIKOA
4.5.TRESNA DIGITALAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK
4.6.GIZA BALIABIDEAK
5. EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZAK
6. EGITURA ETA JARRAIPENA
7. TESTUINGURU JURIDIKOA
Donostiako Musika Hamabostaldiaren hizkuntza-politika azaltzen da esku artean duzun testu honetan; jaialdiaren zeregin ezberdinetarako hizkuntza-erabilera definitzen eta arautzen duten irizpide eta neurriak biltzen dira bertan.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren hizkuntza-politika adostu eta onartzeko, hizkuntza-erabileraren inguruko arau, irizpide, neurri eta gomendio ezberdinak jaso dira, ondoren jaialdiko esparru guztietan aplikatzeko (ikus 7.puntua: Testuinguru juridikoa). Gisa honetan, jasotako arau eta gomendioak Musika Hamabostaldiko langile guztien eskura jarri dira orain. Era berean, Musika Hamabostaldiak politika hau berrikusi eta hobetzeko konpromisoa hartzen du, idatzi honen argitalpenetik abiatuta.
Hizkuntza Politikako irizpide eta neurriak betetzeko erantzukizuna Euskara Batzordearena eta Donostiako Musika Hamabostaldiko langile guztiena da. Hizkuntza-plan hau aurrera eramateko ezinbestekoa da langile guztien parte-hartzea eta, hala, euskararen normalizazioa eta beste hizkuntzen (gaztelania, frantsesa eta ingelesa gehienbat) erabilera egokia, Donostiako Musika Hamabostaldiko langile talde osoaren erantzunkizuna da.
Donostiako Musika Hamabostaldian hizkuntzen erabilera ahalik eta egokiena bermatzeko irizpideak eta arauak zein diren azaldu nahi da orrialde hauetan.
Honako hauek dira hizkuntza politika honen helburu nagusiak:
Atal honek kontuan hartzen ditu Musika Hamabostaldiak bezeroekin, hornitzaileekin nahiz beste enpresa eta langileekin, ahoz zein idatziz, izan ohi dituzten harremanak.
Enpresa barruko edozein komunikazio hartzen du kontuan atal honek.
Publizitate testuetan eta bestelako argitalpenetan (sarrerak, abonuak, esku-orriak, programak, buletinak, hedabideetako publizitatea,...) kontuan hartu beharreko irizpideak azaltzen dira jarraian:
Languneetan egon litezkeen testuek osatzen dute paisaia linguistikoa.
Tresna digitalak eta teknologia berriekin zerikusia duten alderdiak aipatzen dira jarraian.
Lanpostuei eta kontratazio berriei begira jarraitu beharreko irizpideak dira ondokoak.
Lantokian euskara sustatzeko irizpide orokor hauek ere kontuan hartuko dira:
Euskara Batzordea arduratuko da Hizkuntza Politika hau betetzeaz. Batzorde hori gutxienez urtean behin bilduko da, Donostiako Musika Hamabostaldia osatzen duten langile guztien laguntzaz.
Honakoak dira Euskara Batzordearen eginkizun nagusiak:
Gainerako langileen eginkizun nagusiak honakoak izango dira:
Euskarari eta hizkuntza ofizialen erabilerari dagozkion hainbat lege eta eskubide datoz azken atal honetan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren Hizkuntza Politika biltzen duen testuari amaiera emateko.
Lurralde zehatz batean lege balioa duen hizkuntza da hizkuntza ofiziala, eta hizkuntza horretako hiztunei hizkuntza hori erabiltzeko eskubidea aitortzen die. Kontuan hartzekoa da, EAEn euskara hizkuntza ofiziala izanagatik ere, hizkuntza gutxitua ere badela: legeak, hortaz, ez du haren iraunkortasuna eta erabilera bermatzen. Horregatik, Hizkuntza Politikako Plan honetan proposatutako neurriak hori orekatzera daude bideratuta.
Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia
Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián
Tel.: 943 003 170
© Quincena Musical