Pablo Sorozabal

“Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia”

Musika Aitzaki

Musika Aitzaki

Arantzazuko Santutegia

18 € (13 € ikuspen murriztua)

Gure ingurukoak eta gu geu zaintzeko, Hamabostaldiak gomendatzen du leku itxitan musukoa erabiltzea.

Sarrerak

Arantzazuko Santutegia

18 € (13 € ikuspen murriztua)

Gure ingurukoak eta gu geu zaintzeko, Hamabostaldiak gomendatzen du leku itxitan musukoa erabiltzea.

Pablo Sorozabal konpositore donostiarra izan zen, zalantzarik gabe, XX. mendeko musika sinfonikoko eta lirikoko konpositorerik nabarmenenetako bat. Espainiar genero lirikoari ekarpen erabakigarria egin zion, batez ere zarzuelaren esparruan. Bere jaiotzaren 125. urteurrena betetzen den honetan Ganbara eta Easo abesbatzek bere errepertoriorik euskaldunena miatuko dute, euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa batekin.

Interpreteak

Easo Abesbatza Mistoa (Gorka Miranda, zuzendaria)

Oñatiko Ganbara Abesbatza (Aitor Biain, zuzendaria)

María Jaunarena, Lorea López, sopranoak
Luken Munguira, tenorra
Eider Pérez, narratzailea
Iñaki Salvador, David de Oliveira, pianoak
Zerizan Txistu taldea
Axular Gero Dantza Taldea
DAB konpainia

Programa

“Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia”

Pablo Sorozabal (1897-1988)
The odoro, one step OP. 1
Zazpi lieder
Ametsetan
Lotoren lorak
Ez dot ziñesten

Me caso en la mar salada

Zortzi kantu 2 ahotsetara
Bihotz bat
Urrundik
Ba al dakizu Maite?
Penak

Sagar dantza
Euskal Herria (Ay tierra vasca)
Maite
Ara nun dira
Baratzeko pikuak
Baserritarra
Gabiltzan kalez kale
Bigarren kalez kale

Deskargatu programa

Sorozabal 125

 

Laguntzailea:

Easo Abesbatza Mistoa

2006 urtean sortua, Easo Emakumeen Abesbatzaren ahotsek eta Easo Abesbatzaren ahots grabeek osatua da. Batzuek eta besteek ibilbide zabala eta frogatua egina dute eta bildu egiten dira Easo Abesbatza Mistoan, talde mistoentzat bereziki konposatuak diren opera, kamera-musika eta obra sinfoniko-koralen errepertorioa lantzeko.

Abesbatzak maiz parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiaren opera ekoizpenetan: Iolanta (P.I. Tchaikovsky), Bahiketa harenean, Txirula Magikoa eta Figaroren ezteiak (W.A. Mozart), La Traviata (G. Verdi), Tosca eta Madama Butterfly (G. Puccini), Mendi-Mendiyan (J.M. Usandizaga). Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren abonu sasoiko P. I. Tchaikovskyren Eugene Onegin eta Pariseko Pleyel Aretoan 2010. urteko sasoian parte hartu du. Madrilgo Zarzuela Antzokiak ekoiztutako hainbat zarzuelatan ere parte hartu du.

Guzti honek, abesbatzari izen handiko hainbat orkestrekin lan egiteko aukera eman dio: Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa edo Balearetako Orkestra, etabar.

Oñatiko Ganbara Abesbatza

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an 12 gaztek sortutako ahots nahasien abesbatza da. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Errepertorioan mota eta garai guztietako lanak ikus ditzakegu: polifonia, folklorea, gospel, espiritualak… euskal folkloreak eta gaur egungo konposatzaileek abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatzen dute.

Bi hamarkada pasatxo hauetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketatan hartu du parte, eta horren fruitua, hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren sari, lan baten interpretazio hoberenaren saria, zuzendari hoberenaren saria,… aitortza guzti hauek Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko abesbatzen lehiaketetan lortutakoak. Sari horietaz gain, Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta kontzertu ugari eskaini du, Euskal Herrian, Estatuan zein atzerrian.

“Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia”

Musika Aitzaki

18 € (13 € ikuspen murriztua)

Loturiko ikuskizunak

[Translate to Euskera:] Gregorio Solabarrieta

Orquesta de Cámara Gregorio Solabarrieta

Musika Aitzaki

+info

Kukai dantza

Kukai Dantza “Eta orain zer?”

Musika Aitzaki

+info

[Translate to Euskera:]

Quartetto Adorno

Musika Aitzaki

+info

Santamaría / Martínez

Jone Martínez / Carmen Santamaría

Musika Aitzaki

+info

Cuarteto Gerhard

Cuarteto Gerhard

Musika Aitzaki

+info

Concerto 1700

Concerto 1700

Musika Aitzaki

+info

Cuarteto Gerhard

Cuarteto Gerhard

Musika Aitzaki

+info

Iñaki Alberdi

Iñaki Alberdi

Musika Aitzaki

+info


Izen-ematea

Ekitaldi honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Sarrera mugatua.