Tabakalerako Patioa
10 €
Gure ingurukoak eta gu geu zaintzeko, Hamabostaldiak gomendatzen du leku itxitan musukoa erabiltzea.
Aditu dantza eta soinu-artea gorreriarekin eta keinu-hizkuntzarekin harremanetan jartzen dituen ikerketa da. Hauek baliatzen ditu koreografiarako mugimendu iturri agorrezin gisa, baita soinu iturri bezala ere, teknologia eta imintzio ezberdinak tarteko.
Aditu izenak ezberdintasunarekin topo egiteko gogoa islatzen du, lengoaiaren, isiltasunaren eta gorputzaren bidez, lengoaia eta hizkera guztiek berezkoak dituzten presentzia eta ausentziarekin, gorputzaren eta entzutearen bidez.
Entzumenaren mugak biluzten ditugu soinua eta isiltasuna gorputzaren bidez sentitu eta entzuteko aukera emanez. Ia entzuterik ez duten baina gorputza eta haren mugimenduak inork baino hobe aditzen dituzten horiei ahotsa ematen diegu.
Entzuteko gaitasunagatik bereizitako eta diskriminatutako kolektiboak gonbidatu eta batzen ditugu, haiek gorputzaren bidez entzuteko, aditzeko eta komunikatzeko duten gaitasunagatik.
“Fonozentrismoa “gorra” da entzuterik ez duen ahotsarekiko, ala belarriak estali besterik ez du egiten?” – Jacques Derrida
Interpreteak
Jone San Martin, Mikel R. Nieto, zuzendaritza artistikoa
Jone San Martin, koreografia eta argiak
Mikel R. Nieto, soinu artista
Jone Amezaga, Javier Arozena, Iñaki Montero, Oihana Munduate, Jone San Martin, Kate Strong, dantzariak
Jonathan García Lana / Tunipanea, luthier esperimentala
Mihise, jantziak
Eusko Jaurlaritzaren ekoizpena. Tabakalera, Goethe Institut & Dance On / DIEHL+RITTER erakundeen koprodukzioa. Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin. Babeslea: Audika.