Kukai dantza

Kukai Dantza “Eta orain zer?”

Musika Aitzaki

Musika Aitzaki

Lekuona Fabrika (Errenteria)

20 €

Gure ingurukoak eta gu geu zaintzeko, Hamabostaldiak gomendatzen du leku itxitan musukoa erabiltzea.

Sarrerak

Lekuona Fabrika (Errenteria)

20 €

Gure ingurukoak eta gu geu zaintzeko, Hamabostaldiak gomendatzen du leku itxitan musukoa erabiltzea.

Interpreteak

Jon Maya, jatorrizko ideia eta zuzendaritza
Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, dantzariak
Jon Maya eta dantzariak, koreografia
Pascal Gaigne, musika
David Bernúes, argiztapen eta espazio diseinua
Alessio Meloni, jantzien diseinua
Rubén Gimeno, musika zuzendaria

Ximun Fuchs, dramaturgia, interpretazio eta koreografia aholkularitza
Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya, ekoizpena eta kudeaketa

Daniel Bernués, Josean Olaberri (Acrónica Producciones), lantalde teknikoa
Raúl Arraiza, eszenografiaren eraikuntza
AEG Ikasketa Profesionalen Eskola, jantziak eraikitzea
June San Sebastián, karteleko irudia
Mendi Urruzuno, argazkiak

Jon Bagüés, Jose Ignacio Ansorena, Berdinki Zirkua, Zirkuola, aholkularitza

Laboral Kutxa, Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia/Gipuzkoa Koopera, Eusko Jaurlaritza, Instituto Italiano Di Cultura Madrid, Victoria Eugenia Antzokia, Malandaine Ballet Biarritz, Teatros del Canal, Casa África, kolaboratzaileak

Programa

"Eta orain zer?"
Estreinaldia

Soka-dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta kolektibo askoren kultura tradizionalean maiz agertzen dena; tokian tokikoa bezain unibertsala. Gizartearen kohesioaren eta komunitate bereko kide ezberdinen arteko errespetu eta ulermenaren ikurra da. Dantzaren bidez lortzen den gizartearen batasuna. Kide bakoitzaren berezitasunak errespetatu eta onartuz, guztiena den espazioa eraiki eta partekatuz.

Jon Maya Sein koreografoak sinbologia honetan sakontzea proposatzen du, gaur egungo gizartearen balioetan txertatzeko. Transbertsalitatea, kultur aniztasuna, eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetako gaietako batzuk, bizikidetzaren bidez eta adierazpenen eta jatorri koreografikoen aniztasunaren bidez.

Deskargatu programa

Kukai Dantza

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Tradiziotik abiatutako sorkuntza garaikidea ikur duela, elkarlanean oinarritutako lengoai propio bat landu du urte hauetan, eta horren fruitu dira ondutako kolaborazio eta ikuskizun arrakastatsu andana: ‘Oskara’, ‘Erritu’ edo ‘Gelajauziak’ ikuskizunak… Marcos Morau, Israel Galván, Cesc Gelabert koreografoekin lankidetzak… Lengoaia artistiko anitzekin elkarrizketak sustatu ditu (antzerkia, zinema, arte plastikoak, gastronomia…) eta nabarmentzekoa da Kukai Dantzak espazio eta ekimen berezietan lan egiteko adierazten duen gaitasuna: museoak, arkitektura bereziko guneak, naturguneak… Kukai Dantzaren ikuskizunak hogeita bost herrialde baino gehiagotako antzoki eta jaialdietan aurkeztu dira. Horrez gain, sari esanguratsu ugari jaso ditu: Espainiako Dantza Sari Nazionala 2017, Arte Eszenikoen MAX SARIAK 2009, 2015, 2017 eta 2018an, Kataluniako Kritikaren Saria 2016, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdiko Ikuskizun Onena, Donostia Antzerki Saria, Valladolideko TAC Jaialdia, Umore Azoka Ohorezko Saria…

Kukai Dantzak, bere proiektu artistikoarekin batera, herritar partehartzea sustatzen duen egitasmoa garatzen du Errenteriako bere egoitzan ikastetxe, kolektibo eta dantzari gazteentzat ekimenak sortuz.

Jon Maya Sein

Jon Maya Sein (Errenteria, 1977) Informazio Zientzietan Lizentziatua (UPV/EHU). Sei urte zituela murgildu zen dantza munduan, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere formazio nagusia, eta bertatik abiatuta landu ditu bere proiektuak. Bakarlari gisa, 1997 eta 2005 urteen artean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko Aurreskulari Txapelduna.

1999 eta 2001 artean LAXOK taldeko partaide izan zen, eta 2002. urtean, KUKAI Konpainia sortu zuen, bertan dantzari, koreografo eta zuzendari lanak betetzen dituelarik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz. Bertan artista ugarirekin elkarlanean jarduten da (Mireia Gabilondo, Cesc Gelabert, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, Iker Gómez, Jone San Martín, Israel Galván, Logela Multimedia, Marcos Morau/ La Veronal, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Juan Mari Beltrán, Carlos Núñez, etab.).

Jon Mayak zuzentzen duen dantza-taldeak, beste sarien artean, 2009 MAX ikuskizun errebelazio saria jaso zuen; 2015ean Gelajauziak lanarekin bi MAX sari jaso zituen, dantza antzezle talde eta musika konposiziorik (Sabin Bikendi) onenaren ataletan; eta 2017ean hiru MAX sari, danta ikuskizun, dantza antzezle talde eta janzkera onenaren (Iraia Oiartzabal) ataletan. 2017an Kukai Dantzak Dantza Sari Nazionala irabazi zuen.

Kukai Dantza “Eta orain zer?”

Musika Aitzaki

20 €

Loturiko ikuskizunak

[Translate to Euskera:] Gregorio Solabarrieta

Orquesta de Cámara Gregorio Solabarrieta

Musika Aitzaki

+info

[Translate to Euskera:]

Quartetto Adorno

Musika Aitzaki

+info

[Translate to Euskera:]

“Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia”

Musika Aitzaki

+info

Santamaría / Martínez

Jone Martínez / Carmen Santamaría

Musika Aitzaki

+info

Cuarteto Gerhard

Cuarteto Gerhard

Musika Aitzaki

+info

Concerto 1700

Concerto 1700

Musika Aitzaki

+info

Cuarteto Gerhard

Cuarteto Gerhard

Musika Aitzaki

+info

Iñaki Alberdi

Iñaki Alberdi

Musika Aitzaki

+info


Izen-ematea

Ekitaldi honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Sarrera mugatua.