Tabakalera. Plaza
Doan
Gure ingurukoak eta gu geu zaintzeko, Hamabostaldiak gomendatzen du leku itxitan musukoa erabiltzea.
Doppelgänger hainbat kapsula koreografikoz osatutako pieza ibiltaria da, doblearen ideiarekin eta denboraren bilakaerarekin jolasten duena. Musika Hamabostaldiaren egitarauan hiru kapsula aurkeztuko dira.
Doppel-C3PO kapsulan ia grabitaterik ez duten bi gorputzek eguneroko denborari aurre egiten diote, perspektiba jolas baten bidez. Doppel-Xake kapsulan xake-jokoak irentsitako bi gorputz partida bateko denboran galtzen dira. Doppel-Leo kapsulan kamuflatutako bi gorputz bitan zatitu eta batzen dira etengabeko antzekotasun eta ezberdintasun elkarrizketa batean.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa jaso du eta La Fundición, Harrobia eta Arraguan erresidentzia artistikoak egin ditu.
Interpreteak
Olatz de Andrés, ideia eta zuzendaritza
Pilar Andrés, Natalia G. Muro, sorkuntza eta interpretazioa