ES · EU · FR · EN

Informazio praktikoa

Sarreren salmenta
Ekainak 4tik, goizeko 11:30etatik aurrera

Online Salmenta
www.quincenamusical.eus


Kursaalaren leihatilla

Ekainaren 4tik aurrera

Ordutegia:

Ekainaren 14a arte:
Astelehen-Ostirala:11:30-13:30.
Ostegun, ostiral eta larunbata: 17:00-20:00

Ekainaren 15etik aurrera:
Astelehen-Ostirala: 11:30-13:30.

Abuztuko ordutegia kontsultatu.


Victoria Eugenia lehiatilla

Ekainaren 4an hasita.

Ordutegia:

11:30-13:30 / 17:00-20:00


Biarritz Tourisme

(00 33) 559 223 700

Kursaal Auditorioa eta Victoria Eugeniako ikuskizunetarako soilik


Musika Hamabostaldiko bulegoaren ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9.30-13:30etara 


Gehienez 4 sarrera pertsona / kontzertua (Haurren eguna: gehienez 6 sarrera).

Haurren Hamabostaldia 

Haurren Hamabostaldiko ekintzetan parte hartzeko nahita nahiezkoa da izena ematea www.quincenamusical.eus web orrialdean.

Getaria

Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Musika Hamabostaldiko bulegoe- tan eta Getariako Turismo bulegoan, ekainaren 10etik aurrera. Kontzertu egunean, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, sarrerak eskuragarri egongo dira, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, San Salvador Elizan.

San Telmo, Interprete Gazteak, Antzinako Musika, Tabakalera, Arantzazu, Senpere, Leire, Estibaliz, Guardia

Sarrerak salgai www.quincenamusical.eus helbidean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan. Kontzertu bakoitzaren egunean bertan,

San Telmo Museoan, Miramar Jauregian, Santa Teresa Komentuan, Zorroagan, Tabakaleran, Arantzazuko Santutegian, Senperen, Leyreko Monasterioan, Estibalizko Santutegian eta Guardiako San Joan Batailatzailearen Elizan sarrerak eskuragarri egongo dira, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

Arau orokorrak

baimenduta dauden kanal bakarrak www.quincenamusical.eus, www.kursaal.eus eta www.donostiakultura.eus dira. Musika Hamabostaldiak ez du bermatzen beste edozein kanalen bidez erositako sarreren baliozkotasunik. Era berean, sarrera horien jabeei ez die bermatzen kontzertu aretora sartzea.

Programa honek aldaketak jasan ditzake. Musika Hamabostaldiak ez du bere gain erantzukizunik hartuko programa, interprete, ordutegi edota datetan aldaketarik gertatuz gero (liburuxka honetan jasotzen diren iraupenak gutxi gora beherakoak dira). Dena dela, balizko aldaketak eguneroko prentsaren bitartez jakinaraziko dira. Kontzertua bertan behera geratzea, ez ordea kontzertua atzeratzea, izango da sarreraren zenbatekoa itzultzeko aukera bakarra. Ezingo dira sarrerak berriz eman galtzen, hondatzen, lapurtzen edo suntsitzen badira. Sarrerak jaso ondoren ez da erreklamaziorik onartuko.

Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldiak hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikus-entzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu beti ere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute. Antolakuntzakoak ez diren pertsonek debekatuta dute argazkiak, filmazioak eta grabazioak egitea eta orobat areto barruan telefono mugikorrak piztuta edukitzea.

Abonoak

Musika Hamabostaldiak Lagunei Kursaal Auditoriorako abonuak erosteko aukera ematen die. Abonuek, sarreren prezioaren %20ko deskontua dute. Halaber, Musika Hamabostaldiko lagunek lehentasuna izango dute abonuaren barne ez dauden kontzertuetarako sarrera solteak erosteko orduan (sarrera bakoitza kontzertuko eta pertsonako). 

 

 

30 urtetik beherako lagunentzako sarrerak - Ordu Gaztea

30 urtetik beherako lagunek Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko sarrerak 3 euroko salneurrian eskuratu ahal izango dituzte (haur ikuskizunerako ezik ( Kursaaleko eta Antzokiko leihatiletan, egun bakoitzeko ikuskizuna hasi ordu bete lehenago.  Beharrezkoa izango da NAN aurkeztea.

Musika Hamabostaldiak prezio honetako sarrera kopurua mugatua gordeko du ikusizun guztietarako.

Langabetuentzako Sarrerak

Sarrerak 3€tan Kursaal Auditorioa eta Victoria Eugeniako kontzertuetan (haur ikuskizunerako ezik), kontzertua hasi baino ordu bete lehenago dagokion leihatilan. Nahitaezkoa izango da Lanaldien Txostena aurkeztea.

Musika Hamabostaldiak prezio honetako sarrera kopurua mugatua gordeko du ikusizun guztietarako.

Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak

Kursaal Auditorioko 17. lerroan eta Victoria Eugenia Antzokiko 14. lerroan mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku mugatuak daude. Eserleku hauek gainerako edukiera saldu arte gordeko dira. Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugeniako mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren salneurria prezio altueneko eserlekua baino %20 merkeagoa izango da. Eserleku hauek erabili ahal izateko beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuak emandako ziurtagiria aurkeztea. Kontzertuaren egunean publiko arruntarentzat jarriko dira salgai eserleku hauek.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical