ES · EU · FR · EN

Ingurumen politika

La Quincena Verde
Hamabostaldi berdea ingumenarikin bat eginda.

Ingurumen-politika jaialdi berde batentzat

Donostiako Musika Hamabostaldia Espainiako musika klasikoko jaialdi zaharrena da eta Europako beteranoetako bat. 1939an sortu zen, hiriko ostalari eta merkatarien kezka eta bultzadari esker, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran hirian zegoen musika tradizioaren lekukoa jaso zutenean.

Donostiako Musika Hamabostaldiak aitzindaria izan nahi du berriro ere, eta ingurumena errespetatzeko politikari jarraitu nahi dio. Ahal den neurrian, jaialdiaren eremuaren barruan egiten diren ekitaldiak, bai Donostian bai Gipuzkoako edozein herritan egiten direnak, ingurumenaren errespetuaren eta harmoniaren printzipioari jarraituz antolatzea da asmoa.

Ingurumenaren kudeaketa oinarrizko jarduntzat bihurtu da antolamenduarentzat. Eta horretarako, ingurumenaren gaineko eragina minimizatzeko eta kutsadurari aurre hartzeko metodologiak eta helburuak planifikatu eta finkatu dira. Lan-esparru horren barruan, antolamenduak hainbat ekimen finkatu ditu negutegi efektuko gasek ingurumenean eragindako inpaktua txikiagotzeko. Eta hori guztia Donostiako Musika Hamabostaldia erreferentziazko jaialdi bihurtuz, Jaialdi Berde bat bihurtuz.

Ingurumenaren errespetuan eta harmonian oinarritutako helburu horiek Donostiako Musika Hamabostaldia osatzen duen talde osoak hartu du bere gain, borondatez. Taldeko kide guztiek hartu dute ingurumenarekiko konpromisoa eta ingurumenarekiko errespetua hobetzeko helburu sendoa.

Erakundeak ingurumenaren errespetuari dagokionez onartzen dituen lege-baldintzak eta gainerako arauak betetzeko asmo sendoa du Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendaritzak. Horretarako, eta ingurumenaren alorrean zuzentasunez jarduteko, baldintza horiek identifikatzeko, egokitzeko eta inplementatzeko aukera ematen duen sistematika du.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendaritzak ingurumenarekiko errespetuan eta harekiko harmonian lan egiteko politikaren berri eman nahi du, aurretik aipatutako printzipio horiek lortzeko bidean bezeroekin, artistekin, babesleekin eta gizartearekin batera eraginkortasunez jarduteko helburuarekin. Ildo horretatik, kontratatutako artistak erakundearen parte direla onartzen da, eta hori dela eta, erakundearen helburuei lagun diezaioten eta haiekiko konpromisoa har dezaten lortu nahi da.

 

 

Musika Hamabostaldiak hartutako beste ingurumen-konpromiso batzuk:

Quincena Verde

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 181

© Quincena Musical