Hamabostaldia kartara

Zenbat entzule, hainbeste Hamabostaldi. Baita hasiberrientzat, planak familiartean egiten dituztenentzat, oporretan datozenentzat... Hamabostaldiak badu guztiei zer eskainia, musikarekin gozatzea da baldintza bakarra. Eta hala egingo duzula ziurtatzeko, zure Hamabostaldia hautatzen lagunduko dizugu. 

Hasiberriak

Duzun adina duzula ere, musika klasikoa atsegin duzu baina ez dakizu nondik hasi? Bada lagunduko kontzertu edo ikuskizun aproposa hautatzen! Ez zara sekula izan eta lehenbiziko aldiz etorri nahi duzu musika klasikoko emanaldi batera? Eman ezazu izena #SOLasean egitasmoan eta bizi, doan, musika klasikoa zuzenean gozatzearen esperientzia!

Informazio gehiago

Ordu Gaztea

30 urtetik beherakoa bazara, eta 3 euro badituzu, Musika Hamabostaldiak badu zuretzat aukera ugari.

Informazioa gehiago

Familiarteko publikoa

Haurrentzako eta familiarteko publikoarentzat, Haurren Hamabostaldiak haur eta gazteentzat egindako berariazko ikuskizunak, tailerrak, ipuin kontalaraiak eta abar eskaintzen ditu.

Informazio gehiago

Turistak

Donostiak eta Gipuzkoa osoak kultur eskaintza oparoa dute bisitarientzat, ingurune ikusgarrian gainera. Hamabostaldiak berak ematen dizu Donostiaz haratago musika klasikoaz gozatzearekin batera toki ederrak ezagutzeko aukera.

Informazioa gehiago