Turistak

Donostiak zein Gipuzkoa osoak lehen mailako kultur eskaintza dute, ingurune berezi batean. 

Donostia aisia ​​eta kultura eskaintza erakargarria duen lurralde baten erdigunean kokaturik dago. Edertasun berezia duen ingurune natural batean egonda oso ondo komunikatuta dago eta zerbitzu ugari eskeintzen ditu.

Tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi dira Belle Epoque garaiko ukituak dituen hiri txiki baina handi honetan. Lehen mailako agenda kulturala du zinemaldiari eta jazzaldiari esker, eta punta-puntako programazio kulturala eskaintzen du.

Donostia hiri ezin hobea da batetik bestera oinez ibiltzeko. Izan ere, hiri-banaketa ordenatua du eta, bertan, distantziak laburrak dira. Gainera, oinezkoentzako gune zabalak, bidegorriak eta pasealeku ederrak ditu, kosta-lerro osoan barrena, hiria mutur batetik bestera zeharkatzen dutenak.

XIX. mendetik datorkion nazioarteko turismo-tradizio handia duen hiri honek garraio publiko garbiaren eskaintza zabala du, ikono arkitektoniko handi bat, hala nola Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioa, askotariko hotel-eskaintza, eta, batez ere, mundu osoan erreferente bihurtu den bereizgarri bat: sormen gastronomiko bikaina.

Informazio gehiago:

.