ES · EU

Kategoriazko lagunak 2008

Lagunarteko
solasaldiak

Musika Hamabostaldiak lagunen arteko solasaldi batera gonbidaturik, jaialdiaren jarraitzaile leialek, barrea gogotik eginez eta pasadizo gogoangarriak kontatuz, jaialdiarekin lotutako oroitzapen samurrak partekatu dituzte.

 

 

Victoria Eugeniako ‘paradisua’
Maitasunez gogoratzen dute Victoria Eugenia Antzokiko anfiteatroa, gaztetan maiz joaten baitziren hara. “Hantxe hasi ginen, gallito hartan”, gogoratzen da Begoña Zulueta. Hantxe zeuden eserlekurik merkeenak, egurrezko banku luzeek osatzen zuten espazio hartan, eta zale asko hara joaten ziren, oso urte pobreak, latzak  baitziren, eta butaken patioa nekez betetzen zen. “Paradisua esaten zion tokian” eransten du Enrique Recondok. “Eta sekulako jendetza sartzen ginen han”. Haren oroimenak gogoratzen duenez, topaleku lañoa eta lasaia zen, bereziki atsegina. “Meriendarekin joaten ginen”, azpimarratzen du Begoña Zuluetak. 

Ordaindu gabe sartu nahian
Zaletasunak pikareskara bultzatu zituen. “Ni behin baino gehiagotan sartu nintzen ordaindu gabe”, aitortzen du Enrique Recondok. “Atzeko aldetik, igual pezeta bat edo bi ematen genion han zegoenari, eta korrika joaten ginen gora…”. Paulino Caballerok ere, eginahalak eginez, txartelik gabe sartu nahi izaten zuen. “Behin orkestraren zulogunetik butaka-patiora atera nintzen”, gogoratzen da. “Denetik egin dut, abentura erruz daukat. Beste batean, ‘Pailazoak’ operan erabili zen gurdian ezkutatuta sartu nintzen, Beniamino Giglik abestu zuen hartan”. Bai Paulino Caballerok, bai Enrique Recondok, koruetan abesten zuten, eta, hortaz, opera askotan konpartsa moduan jarduten zuten; era horretan, sarbide errazagoa izaten zuten hiriko musika-emanaldi nagusietan. Urte gogorrak ziren, egoera ekonomikoa latza zen, eta asmamena zorroztu behar izaten zen. “Atezaina tabako-pakete batekin erosten genuen”, kontatzen dute, beste pasadizoen artean. “1942. urtean, Giacomo Lauri-Volpi ‘Rigoletto’ abestera etorri zenean, konpainiarekin zetorren gizon batekin topo egin nuen, eta hura zein izango eta clá-ren arduraduna [ikusleak txalo egitera bultzatzen zituena], eta, hala, clá-rentzat ziren txartel batzuk eskuratu nituen ogi-kozkor baten truke”, gogoratzen da Caballero. 


Nola edo hala sartzeko irrika hura zuritzen dute. “Jakina, dirurik ez genuen”, azpimarratzen du Caballerok. Asmamenak eta zaletasun handiak sarrerak faltsifikatzera ere bultzatu zituen. “Nik lortu nituen Coronas inprimeriako abonamendu batzuk, etxe hark egiten baitzituen Hamabostaldiko abonamenduak; zerrenda bat zeukaten, eta beste zerrenda txiki batzuk, zulatuak, eta gauero-gauero moztutako zerrenda horrekin sartzen ginen”.

Lehenengo Hamabostaldiak
Donostiak kalitatezko musikaldi bat izatea. Enrique Recondo oroitzen denez, aurreneko musikaldiak, gehienetan, lehen mailako artisten ingurukoak izaten ziren: “Irudi ezagun bat edo bi ekartzen zituzten, eta gero, gainerakoak, beheragoko mailakoak izaten ziren normalean”. Paulino Caballerok, bere aldetik, urte haietako egitarau batzuk ikusiz, bere gaztaroko Musika Hamabostaldietan esku hartu zuten musikarien kalitate handia azpimarratzen du: “Jende bikaina zegoen”. 

Victoria de los Angeles, Giacomo Lauri-Volpi, Amalia Pini... Hay artistas que en aquellos años participaron en Quincena Musical y que todos mencionan con veneración. Recuerdan actuaciones de cada uno de ellos y anécdotas ligadas a su presencia en San Sebastián. “Amalia Pini canto ‘Carmen’ “, relata Paulino Caballero, “y era tan gorda que un momento de la representación se cayó al suelo y no pudo levantarse...”. Begoña Zulueta también tiene recuerdos estupendos. “Carlo Bergonzzi vino durante muchos años”, explica. Y destaca al director Ataúlfo Argenta como otro de los asiduos. “Era una maravilla, a las mujeres sobre todo nos encantaba, tenía una gracia especial, un gancho terrible, y luego como siempre daba al final esas obras españolas tan estupendas... Se entregaba”. Alfredo Kraus, Mario del Monaco, Piero Cappuccilli, Montserrat Caballé... La lista de artistas que han admirado en el festival no tiene fin. “En la Quincena ha actuado lo mejor de cada época”, concluye Caballero. “Tanto hombres, como mujeres”.  La programación de ópera era muy atractiva en aquella primera etapa de la Quincena, y casi todos ellos ­–“yo soy más de ballet”, puntualiza Rosario Urreta- la añoran con pasión. De todas formas, valoran también favorablemente la presencia de grandes orquestas que han actuado en la Quincena

Victoria de los Angeles, Giacomo Lauri-Volpi, Amalia Pini... Badira artista batzuk urte haietan Musika Hamabostaldian esku hartu zutenak eta denek miretsita aipatzen dituztenak. Banaka-banaka komentatzen dituzte haien emanaldiak, eta Donostian egon zirenean gertaturiko pasadizoak kontatzen dituzte. “Amalia Pinik ‘Carmen’ abestu zuen“, dio Paulino Caballerok, “eta hain lodia zen, non operaren une jakin batean lurrera erori eta gero ezin baitzen altxatu...”. Begoña Zuluetak ere primerako oroitzapenak dauzka. “Carlo Bergonzzi urte askotan etorri zen”, agertzen du. Eta, maiz etortzen zirenean, Ataúlfo Argenta zuzendaria azpimarratzen du. “Zoragarria zen, emakumeoi batez ere ikaragarri gustatzen zitzaigun, grazia berezia zuen, oso erakargarria zen, eta gero, nola bukaeran beti espainiar obra horiek ematen zituen, apartekoak… Zeukan guztia ematen zuen”. Alfredo Kraus, Mario del Monaco, Piero Cappuccilli, Montserrat Caballé... Hamabostaldian miretsi dituzten artisten zerrendak ez du bukaerarik. “Garai bakoitzeko hoberenak etorri dira Hamabostaldira”, bukatzen du Caballerok. “Gizonak nahiz emakumeak”.  Hamabostaldiaren lehen garai hartan opera-egitaraua oso erakargarria izaten zen, eta  ia denek —“ni gehiago naiz balletaren aldekoa”, dio Rosario Urretak— irrikaz gogoratzen dute. Nolanahi ere, oso ondo ikusten dute Hamabostaldian jardun duten orkestra handien presentzia ere. 

Publiko kontentagaitza
Diotenez, askotan koadrillan joaten omen ziren Musika Hamabostaldiaren kontzertuetara, adiskideekin-eta. “Eskolako lagunak, adin bereko neskak, gallitora joaten hasi ginen, eta hori 20 urte genituenetik. Koadrilla osoak joaten ginen”, gogoratzen da Begoña Zulueta. Rosario Urretak askotan senideekin joaten zela gogoratzen du: “Amarekin beherago joaten nintzen, butaka-patiora”. Zaleak gizonak eta emakumeak ziren, baina, alderatuz gero, gehiago izaten ziren gizonak emakumeak baino. “Oso alde handia zegoen gizonen eta emakumeen artean”, zehazten du Enrique Recondok. Publiko kontentagaitza zela aitortzen dute. “Jendea oso zorrotza zen errepresentazioekin eta abeslariekin”, dio Caballerok. “Behin Giacomo Lauri-Volpi-ri, ‘Rigoletto’ eta ‘Il Trovatore’  abestera etorri zelarik, atentzioa eman zitzaion. ‘Rigoletto’ abestu eta arrakasta izan zuen, baina bigarrenean pasatu egin zen”. Oso publiko suharra zirela diote, erreakzioak bortitzak izaten baitziren. “Jendea ostikoka hasten zen”, kontatzen du Zuluetak. “Ikusle batek txistu jo zion Lauri-Volpiri eta honela bota zion: ‘Ikasi abesten’”, kontatzen du Caballerok. “Jendea oso gogorra zen orduan”, dio. “Eta txalo ere gogotik egiten zen”.

Gaur egungo publikoa
Solaskideen ustez, jendeak gaur txalo gehiago jotzen du, baina irizpidea ez da lehen bezain sendoa. “Batzuk berehala hasten dira bravo eta halakoak esanez…” esaten du Rosario Urretak Eta Begoña Zulueta ere iritzi horretakoa da. “Orain txalo gehiago egiten da gauza guztietan”. Berebat gogoratzen dute gehiago izaten zirela lehen artistek beren emanaldiak bukatzean egiten zituzten ‘opariak’.  “Gaur egun ez dute batere bisatzen”, kritikatzen du Paulino Caballerok. “Lehen askoz ere gehiago bisatzen zen”. Lagun hauen iritzian, gaur egungo publikoa informazio-bide gehiagora sartzen da, baina ez zaie iruditzen adituagoa denik. “Publiko gehiago dago, baina ez da adituagoa”, dio Caballerok. “Adituak oso gutxi geratzen gara”, esaten du, txantxetan. Iristen den gazte-jende berria ez dela oso ugaria ikusten dute. “Baina lortuko diezula sarreraren bat esaten diezunean, estimatzen dute. Nik behintzat, nire familian, horixe ikusten dut. Aukera ematen diezunean, beti joaten dira”, esaten du Begoña Zuluetak. Paulino Caballero ez dago konforme: “Niri iruditzen zait gehiago joaten direla esnobismoz, zaleak direlako baino”. Enrique Recondok ere ez du gazteengan ikusten berak hainbeste urtetan bultzatu dituen “sustraitze hori”. “Lehenago hasi beharra dago” esanez bukatzen du Paulino Caballerok. 

Agertokian lanean
Paulino Caballerok eta Enrique Recondok, biak aspaldiko koru-abeslariak izanik, Musikaldiko opera askotan esku hartu dute konpartsa moduan. “Nik behin Mario del Monaco-rekin abestu nuen ‘Tosca’n”, kontatzen du Paulino Caballerok. “Eta hari besotik helduta egon nintzen, bigarren ekitaldian “Vittoria, Vittoria!’ abesten zuen unean”. Recondok ere opera askotan parte hartu du. “Esklaboaren papera egin dut  “Aida”n, gudariarena “Il Trovatore”n...”. 

Hamabostaldiaren oraina
Hasieratik bertatik egon dira Hamabostaldiari lotuta, eta gaur egun lehen bezala disfrutatzen dute; jaialdiak oso bilakaera txukuna izan duela iruditzen zaie. “Gaur egun askoz ere publiko zabalagora heltzen da”, esaten dute. “Publiko gehiago eta ikuskari gehiago dago”. “Lehen elitistagoa zen”, eransten du Paulino Caballerok. Musika Hamabostaldiaren azken urte hauei dagokienez, esker oneko hitzak dauzkate José Antonio Echenique gaurko zuzendariarentzat. “Gauza zoragarriak egin ditu, eta diru asko gastatu gabe”, goraipatzen dute, estimatuta, Begoña Zuluetak eta Rosario Urretak. Nolanahi ere, denek dituzte eskaerak egiteko. “Nik ballet gehiago eskatzen dut”, esaten du Rosario Urretak. Asko maite du ballet klasikoa, eta ahalegin handiagoa eskatzen du, jaialdian maizago programa dezaten. “Oso garestia dela esaten dute, baina 8o kideko orkestrak, zuzendari handi batekin eta bakarlari handiekin, horiek ere garesti askoak izaten dira ba…”.   Kritikengatik ere, Hamabostaldiak oso lan handia egiten duela diote, eta badakite ez dela gauza erraza jende guztiaren gustukoa izango den egitarau bat osatzea; horregatik, bihotzez eskertzen dute edizio guztietan egiten diren eginahalak. “Gero eta hobeto egiten da, eta gauza gehiago dago”, onartzen du Begoña Zuluetak. “Musika barrokoa gustatzen zaizu eta musika barrokoa daukazu, Errenazimentuko musika gustatzen zaizu eta Errenazimentuko musika daukazu…” dio.  “Santa Teresa Komentuan, adibidez, oso gauza politak ikusi ditugu”. Uda batetik bestera, Musika Hamabostaldiarekin batera hazi eta heldu dira, eta, diotenez, beren zaletasuna orain sakonagoa da, eta irizpide jantziagoak omen dituzte musika klasikoaz gozatzeko.  “Lehen, esate baterako, ez genuen musika barrokoa ezagutzen”, azpimarratzen du Begoña Zuluetak. “Orain gero eta talde gehiago dago...”, eransten du Rosario Urretak. “Eta niri izugarri gustatzen zait antzinako musika guztia”. Enrique Recondok berebat onartzen du zaletasunezko bizitza oso batek, irrikaz jarraitutako hainbeste Musika Hamabostaldik, zaletasunaren “zabaltze” bat ekarri dieka, eta zaletasun hori ez dutela inoiz galdu.

Garai bateko operen oroimina

Garai bateko Hamabostaldietatik faltan ematen dituzten gauzen artean, opera azpimarratzen dute. “Eboluzioa gehiago izan da sinfonikoa operistikoa baino”, dio Paulino Caballerok, eta gainerakoek iritzi bera dute. Oroiminez gogoratzen dituzte beren gaztaroko Hamabostaldietan ugariak izaten ziren operak.  Gaur egun opera asko kontzertu-bertsioan eskaintzen dituztela diote, eta ez zaizkie gustatzen. “Hori da Hamabostaldian gutxiena gustatzen zaidana”, esaten du Enrique Recondok. Lauren iritzian, operak agertokia behar du, interpretarien antzezlan osoa, eta faltan ematen dituzte era horretako ikuskariak. Nolanahi ere, azpimarratu nahi dute gaurko opera-muntaketa batzuk ere ez zaizkiela gustatzen. Paulino Caballeroren arabera, ikuskari horietako batzuk, “hain urratzaileak, hain berrizaleak”, desegokiak dira; “purrustada” besterik ez zaizkie iruditzen. Baina gaur egungo egitarauak ekarri dizkie gozamenezko uneak ere. “Niri, esate baterako, asko gustatu zitzaidan joan den urteko ‘Carmen’, eta ni ez naiz oso operazalea...”, aitortzen du Rosario Urretak.  Era berean, oroiminez gogoratzen dute Victoria Eugenia operako agertokia zenean. Kursaal Auditorioa instrumentu-taldeentzat gustatzen zaie. Operarako ordea, eta ahotsentzat oro har, nahiago dute antzokia. “Horra zer ematen dugun nostalgikook faltan” dio Paulino Caballerok. “Kursaalak ahotsak urratu egiten ditu, ahotsa ez da isurtzen, ez da zabaltzen”. Begoña Zulueta bat dator iritzi horrekin. “Ahotsentzat, ferra formako antzokiak dira egokienak, Victoria Eugenia bezalakoak”.&nb

Duela gutxiko oroitzapenak

Musika Hamabostaldiaren azken edizioak ere oroitzapen gozoen iturri dira solaskideentzat. Begoña Zuluetak joan den urtean Frank Peter Zimmermannek, Christian Zachariasek eta Heinrich Schiffek eskaini zuten kontzertua azpimarratzen du. “Hura adituz, Victoria Eugenian eserita, pentsatzen nuen, ni zeruan banengo eta zerua egunero hori balitz, segituan nahi nuke hil…” Era berean, ondo gogoan dute Ainhoa Artetak abesten zuen ‘La Traviata’ hura. “Orfeoiarekin abesten zuen, eta oso ondo irudikatua zegoen; Ainhoa Arteta ezin ederragoa zegoen”, esaten du Rosario Urretak. Oso balletzalea izanik, plazer handiz gogoratzen du Sara Barasek Hamabostaldian dantzatu zuen eguna: “Hunkitu ninduen, niretzat zoragarria izan zen, erabateko ikuskaria”.

 

 

 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical