ES · EU

Informazioa

Información Amigos

Informazioa

1. Abonamenduak

Sarreren salneurriaren %20eko beherapena eskaintzen dute. Abonamendu hau Hamabostaldiaren Lagunek bakarrik eros dezakete (abonamendu bat pertsonako). 

Lagunak eserleku bera izango du, urtez urte, kuota ordaindu eta abonamenduaren berriztapena eskatzen duen artean.

Abonamenduz kanpoko kontzertuetan, abonamendudunek lehentasuna izango dute sarrera solteak erosterakoan (sarrera bana pertsona eta kontzertuko). Kasu honetan ez dira sartzen abonamenduko kontzertuen errepikapenak eta ezingo dira haietarako sarrerak eskatu.

Abonamendu berriak Lagun zenbakiari zorrotz jarraituz salduko dira. Edizio bakoitzeko abonamendudunen kopuru osoak ezingo du Auditorioaren edukiera osoaren %50a gainditu.

Abonamendua Musika Hamabostaldiko bulegoetan jasotzen da data zehatz batzuetan eta adierazitako epean jasotzen ez bada, abonamendu hori galdu egiten da.

2. Sarrera Solteak

Lagunak lehentasuna du banakako sarrerak erosterakoan. Banakako sarreren eskaerei abonamenduak banatzeko aldia bukatu ondoren hasiko zaie erantzuten, Lagun zenbakiari zorrotz jarraituz.


Lagunak sarrera bat eskatu ahal izango du kontzertu bakoitzerako. Dena den sarrera horiek erabiltzeko moduan dagoen edukieraren arabera emango dira, ikuskizun bakoitzeko edukieraren %25a salmenta orokorrerako gordetzen baita beti.

Horrenbestez, abonamenduen edo/eta banakako sarreren eskaerek aldez aurretik ezarritako kupoak gainditzen badituzte, interesatuek publikoaren salmentaren garaian erosi beharko dituzte sarrerak.

3. Egiaztagiri pertsonala

Bazkide bakoitzak egiaztagiri pertsonala jasoko du. Abantailetaz gozatzeko ezinbestekoa da agiria erakustea. 

4. Aldizkako informazioa

Hamabostaldiaren Lagunek La Quincena buletina jasoko dute etxean; Musika Hamabostaldiak programatutako jardueren, berrikuntzen, kontzertu nagusien eta abarren berri ematen duen aldizkaria.

5. Deskontuak

Hamabostaldiaren Lagunaren karneta erakutsiz gero, ondorengo abantailak izango dituzu

 

 

Lagun izateko izaerak

Txartel motak:
· Banakako orokorra: 36 €/urteko
· Bikoitza (bi titularrentzat baliozkoa): 53 €/urteko
· 30 urte baino gazteagokoak (N.A.N.a aurkeztuta): 20,50 €/urteko

1. Urteko kuota ordaintzen ez duten pertsonei harpidetza kenduko zaie eta beren Lagun zenbakia automatikoki galduko dute.

2. Epetik kanpo iristen diren sarrera edo abonamendu eskaerak ez dira aintzat hartuko.

3. Egitarau, interpretatzaile, data eta ordutegi guztiak alda daitezke. Musika Hamabostaldiak ez du bere gain erantzukizunik hartuko aldaketarik gertatuz gero. Kontzertu bat bertan behera uztea, ez ordea kontzertu bat atzeratzea, izango da sarrerak itzultzeko arrazoi bakarra; kasu horretan, erositako abonamenduari dagokion partea itzuliko zaie abonamendudunei, eta publikoari oro har, eserlekuaren prezio osoa itzuliko zaio. Diru itzultzea Hamabostaldiak adierazitako unean eta lekuan egingo da.

4. Ezingo dira sarrerak itzuli galtzen, hondatzen, lapurtzen edo suntsitzen badira.

5. Sarrerak jaso ondoren ez da erreklamaziorik onartuko.

6. Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldia hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikus-entzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu beti ere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute.

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170
Fax: 943 003 181

© Quincena Musical