1. Abonamenduak
Lagun bakoitzak abonamendu bat eskatu ahal izango du Auditoriorako. Lagun bikoitza bada, bi abonamendu markatu beharko ditu, hala nahi badu. Abonamendua mantentzeko nahitaezkoa da berriztatzea eskatzea; bestela, Lagunak berriztatzeko interesik ez duela ulertuko da, eta, hortaz, galdu egingo du.
2019ko eserlekua aldatu nahi badu, Kursaal Auditorioko Abonamenduaren erosketa buletinaren 3. atala bete beharko du, lehentasunezko ordenan, eremua, ilara multzoa eta eserlekuaren kokagunea adieraziz. Eskatutako eserlekua libre ez badago, 2019. urteko eserlekua gordeko zaio (pandemia aurrekoa).
Abonamendua aurreneko aldiz eskatzen bada, Kursaal Auditorioko Abonamenduaren erosketa buletinaren 4. atala bete beharko da.
Beste Lagun baten ondoan egon nahi badu, horretarako prestatu den lekuan adierazi behar da, 5. atalean. Eskaera honi libre dauden lekuen arabera erantzungo zaio. Kasu hauetan, lagun zenbaki baxuena duen bazkideak lehentasuna galduko du.
Abonamendua eskuratzen duten Lagunak gainerako zikloetarako sarrera solte bana ere eskatu ahal izango du, Auditorioko hitzorduetarako izan ezik.
2. Sarrera solteak
Abonamendua eskuratu ez duen Lagun bakoitzak sarrera bat eskatu ahal izango du kontzertuko. Lagun bikoitza bada, bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Ikuskizunak bi hitzordu dituen kasuetan (“Le fille du régiment”), Lagunak bi egun horietatik baterako bakarrik eskatu ahal izango du sarrera.
Marka itzazu, “halaber” gurutze batez hautaturiko kontzertuak, eta zure lehen- tasunen arabera, eremua eta eserlekua.
3. Buletina nola bidali
Betetakoan, interesdunak Musika Hamabostaldiaren bulegoetara bidali behar du abonamenduak eta sarrerak erreserbatzeko buletina, honako bide hauetako bat erabiliz: posta (Musika Hamabostaldia. Zurriola Hiribidea, 1. 20002 Donostia), posta elektronikoa quincenamusical@donostia.eus, edota gure web orrialdea www.quincenamusical.eus.
Lagunari, bere erreserba zuzen jaso dela baieztatzeko, 943 003170 zenbakira deitzea gomendatzen zaio.
Eskaera maiatzaren 13a, ostirala, baino lehen bidali behar da. Data hori igarota iristen diren eskaerak ez dira aintzat hartuko. Argibideren bat behar izanez gero, deitu gure bulegoetara, astelehenetik ostiralera (9:30-13:30).
Egin diren eskaerei dagozkien karguak ekainaren 24an helbideratuko dira. (Zatikako aukera bideratzeko, aukera hori hautatu beharko duzu, Abonamenduen eta sarreren erosketa buletinean).
4. Abonamenduak eta sarrerak non eta noiz jaso
Izendaturiko abonamenduak eta sarrerak Musika Hamabostaldiaren bulegoetan jaso ahal izango dira, ekainaren 20tik aurrera, lehen aipatutako ordutegian. Abonamenduak edo/eta sarrerak zure etxera bidaltzea nahi baduzu, marka ezazu dagokion laukitxoa. Kasu horretan, gutun ziurtatuz egingo da bidalketa, dagokion errekarguarekin.
Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia
Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián
Tel.: 943 003 170
© Quincena Musical