SOLasean

Musika klasikoko kontzertu batera joan nahi duzu?#SOLasean ekimenari esker lagun batekin etor zaitezke Musika Hamabostaldiko kontzertu batera. Kontzertu ostean bizitakoari buruz hitz egiteko elkartuko gara.

Lehen aldiz musika klasikoko kontzertu bateaz gozatu nahi baduzu, hau da zure aukera. Horretarako, izena ematea baino ez duzu.

Ekimen berritzaile honetan parte hartu nahi baduzu eta lehen aldiz musika klasikoko kontzertu batera etorri nahi baduzu, formulario honetan eman dezakezu izena.

Ordu gaztea

30 urte baino gutxiago badituzu, hau da zure aukera. Musika Hamabostaldiko kontzerturik onenak 3 euroren truke ikusteko aukera izango duzu. Horretarako Kursaal edo Victoria Eugeniako leihatilatatik pasa kontzertua hasi baino ordu bete lehenago. 

  • Aukera hau sarreren kopurua eta adin agiriari baldintzaturik egongo da.
  • Langabezian daudenak aukera hau erabili dezakete.
  • Promozio hau ez da erabilgarria haurrentzako kontzertuan eta abonamendutik kanpo dauden kontzertuetan.

Musikeler

Inoiz hartu al duzu garagardo bat errepertorio klasikoa entzunaz? Ez zaizu erakargarria iruditzen? Musika Hamabostaldiak zuzeneko musika eta garagardoa dastatzeko aukera eskaintzen dizu, Convent Gardeneko kriptan leku hartuko duten bi kontzerturekin.

[Translate to Euskera:] Cadenza Quartet

Cadenza Quartet

Musikeler

+info

[Translate to Euskera:] Cuarteto Koda

Cuarteto Koda

Musikeler

+info

Probatuko al duzu?

83. Musika Hamabostaldiko kontzertu batzuk proposatzen dizkizugu.