Ez. Abonamendua gordetzeko ezinbestekoa da abonamendua berritzeko eskaera egitea aipatutako egunerako. Ez da onartuko data horren ondoren jasotako sarrera- edo abonamendu-eskaerarik.
Abonamendua Hamabostaldiaren Adiskideek baino ezingo dute eskuratu (abonamendu 1 pertsonako).
Musika Hamabostaldiaren bulegoetara joan edo telefonoz deitu (943 00 31 70).
Abonamendua lortzeko aukera. Horren bitartez, %20ko beherapena lortzen da sarreren prezioan.
Lehentasuna sarrerak solteak erosteko.
Egiaztagiri pertsonala.
Aldizkako informazioa.
Hamabostaldiaren Adiskideek Hamabostaldiaren buletina jasotzen dute etxean; Musika Hamabostaldiak programatutako jardueren, berrikuntzen, kontzertu nagusien eta abarren berri ematen da bertan.
Beherapenak kide diren saltegietan.Abantailak
Ez. Sarrerak bakarrak eros ditzakezu.
Bai.
Abonamenduak emateko fasea amaitzen denean erantzuten zaie sarrera solteetarako eskaerei.
Bai.
25 urtetik beherako Hamabostaldiaren Adiskideek, Musika Hamabostaldiaren bulegoetan NAN aurkeztuz gero, abonamendu eta sarrera solteak (Kursaal Auditorioa eta Victoria Eugenia Antzokia, C eremua) merkeago lortzeko aukera dute.
Bai. Eserlekua aldatzeko eskaera egin daiteke, eta bertan, eremuei dagokienez zer lehentasun ditugun, ilara tartea eta eserlekuaren kokalekua adierazi behar da.
Eskatutako eserlekua ez badago libre, aurreko urteko eserlekua gordeko da.
Ez.
Kursaal Auditorioan ez da abonamendurik saltzen A1 eta A2 eremuetarako, ezta 17. ilarako zati baterako (mugikortasun urriko pertsonentzat gordeak), 1-2 palkoetako 2. ilararako (ikuspen murritzekoak) eta 13-18 palkoetarako ere.
Eserleku horiek sarrera solte gisa eros daitezke.
Deskontu berezi bat da, 30 urtetik beherakoentzat. 30 urtetik beherakoek 3 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrerak Kursaal Auditoriorako eta Victoria Eugenia Antzokirako, eguneko ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, dagokion leihatiletan.
Pertsona bakoitzak sarrera bakarra erosi ahal izango du, eta NAN aurkeztu beharko du.
Ez. Sarrera libreen araberakoa da ekimen hori.
Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia
Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián
Tel.: 943 003 170
© Quincena Musical