Cookie politika

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k Cookien erabilerari buruzko informazioa ematen du bere webgunean: www.quincenamusical.eus

1. COOKIEN DEFINIZIOA ETA FUNTZIO OROKORRA

Zer dira Cookieak?

Webgune honek bertatik nabigatzen duenaren informazioa biltegiratzen eta berreskuratzen duten Cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Cookie bat testu-artxibo txiki bat da, erabilitako nabigatzailean gordetzen dena, eta helburu nagusia du orrialdea bisitatu duena gogoratzea, nabigazioa baimentzea edo erraztea, haren lehentasunei buruzko informazioa gordetzea, elkarri nola eragiten dioten aztertzea edo webgunetik ematen diren zerbitzuen erabilera neurtzea eta horiek hobetu ahal izatea. Zenbaitean, ohituren eta nabigazio-profilaren arabera publizitatea erakusteko ere erabiliko dira cookieak.

Cookiek, oro har, hainbat erabilera izan ditzakete, esate baterako, erabiltzailea ezagutzea, zure nabigazio-ohiturei buruzko informazioa edukitzea edo edukia erakusten den modua pertsonalizatzea.

Zertarako EZ dira erabiltzen Cookieak webgune honetan?

Erabiltzen ditugun Cookietan ez dugu gordetzen zuzenean zu pertsonalki identifikatzeko balio dezakeen informaziorik, hala nola helbidea, pasahitza, kreditu- edo zordunketa-txartelaren datuak, etab.

Teknologia horiek zehazki zertarako erabiltzen ditugun deskribatuko dugu ondoren.

2. ERABILTZEN DIREN COOKIE-MOTEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA HORIEN HELBURUA

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, eta datuak babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideekin bat eginez, gure webgunean dauden cookien berri emango dizugu hurrengo atalean.

3. COOKIEAK ERABILTZEN DITUENAREN IDENTIFIKAZIOA.

Cookieak erabiltzen dituenaren arabera, cookieak propioak edo hirugarrenenak izan daitezke:

Propioak: Editoreak berak kudeatutako eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminalera bidaltzen direnak.

Hirugarrenenak: Erabiltzailearen ekipo terminalera editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik bidaltzen dira, hau da, cookien bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste entitate batetik.

4. COOKIE-MOTAK

Informazio guztia eduki eta baimena eman ahal izateko, cookie-mota bakoitza zertan datzan eta zertarako erabiltzen den deskribatzen da jarraian.

Cookie teknikoek aukera ematen diote erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko, besteak beste, webgunearen kudeaketa eta funtzionamendua ahalbidetzeko eta funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko, hala nola saioa identifikatzea, sarbide murriztuko ataletara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ordainketa kudeatzea,… Webguneak ezin du egoki funtzionatu cookie horiek gabe, horregatik jotzen dira ezinbestekotzat eta ez dute zure baimenaren premiarik.

Lehentasunezko cookiek edo pertsonalizaziorako cookiek aukera ematen diote webguneari gogoratzeko zer informaziok aldatzen duen webgunearen jokabidea edo itxura, halako eran non erabiltzailea ezaugarri jakin batzuekin sartuko baiten zerbitzuan eta horiek bereiziko baitituen webgunean egiten dituen erabilera-aukerak beste erabiltzaile batzuek egiten dituzten aukeretatik, esate baterako, hizkuntza, erabiltzaileak bilaketa bat egiten duenean erakutsi beharreko emaitza-kopurua edo erabiltzailea zer eskualdetan dagoen. Erabiltzailea bera bada ezaugarri horiek aukeratzen dituena, hizkuntzaren bandera markatuz esaterako, berariaz eskatutako zerbitzutzat hartzen da, baldin eta cookieak hautatutako pertsonalizazio-helburuari soilik badagozkio. Aurreko kasuan bezala, cookie hauek ez dute zure baimenik behar.

Azterketarako edo neurketarako cookieak: horien bitartez uler daiteke nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin eta, horrela, webgunearen erabiltzaileek ematen diren zerbitzuei dagokienez egiten duten erabilerari buruzko azterketa estatistikoa egin daiteke. Jasotako informazioa erabiltzen da webguneen jardueraren neurketa egiteko edo, bestela, arduradunak eskaintzen dituen produktuetan eta zerbitzuetan hobekuntzak egin daitezen aplikatzeko.

Marketineko edo jokabide-publizitateko cookiek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, haien nabigazio-ohituren etengabeko behaketa eginez; horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke erabiltzaile bakoitzarentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren —eta, hortaz, hirugarren iragarleentzat baliotsuagoak diren— iragarkiak erakusteko.

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak, cookie teknikoak, pertsonalizazio-, analisi- eta publizitate-cookieak adierazpen honetan azaltzen diren helburuetarako erabiltzen ditugu:

Mota

Izena

Helburua

Iraungitzea

Propioak / Hirugarrenekoak

Personalizazioak

dp_cookieconsent_status

Cookie onarpenaren selekzioa gorde.

1 Urte

Propioa

Analitikoa

_ga

Bisita kontrolatzeko funtzio berezia gaitzen du. 

2 Urte

Google

Analisirako eta publizitaterako cookietarako zure baimena behar dugu, eta gure webgunera sartzean agertzen den informazio-mezuan “Onartu” botoia sakatuta lortuko dugu baimen hori.

Cookieak desaktibatzen badituzu, webgunean sartzen jarraitu ahal izango duzu, baina baliteke nabigazioa ez izatea ezin hobea eta eskainitako zerbitzuren batek behar bezala ez funtzionatzea.

Zure gailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu Interneteko nabigatzailearen konfigurazio-menuaren bidez, eta cookieak blokeatzeko edo erabiltzaileari ohartarazteko konfigura dezakezu, zerbitzari batek gorde nahi duenean. Hurrengo estekek merkatuko nabigatzaile nagusi bakoitzerako cookieak konfiguratzeko eta/edo desgaitzeko moduari buruzko informazioa ematen dute, erabiltzaileak cookien erabilera onartzen duen ala ez erabaki dezan.