Lagunak
GOZAMENERAKO SARRERA. Hamabostaldiaren Lagun izateak zuzeneko musikaz eta dantzaz betetako udarako sarrera eskaintzen dizu, zure leialtasuna saritzen duten abantailak baliatuta. Gainera, Espainiako musika jaialdi zaharrenak bere ibilbidean aurrera egin dezan ahalbidetzen duzu horrela.
Hamabostaldiaren Lagun zarenez...
> epe berezia duzu, salmenta orokorra hasi aurretik, sarrera solteak zein abonua erosteko.
> sarrera solteak erosten badituzu:
10 % deskontua duzu Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko sarreretan (Haurren Hamabostaldia izan ezik). Kontzertu bakoitzerako sarrera bakarra eskatu ahal izango da.
*Sarrera solteen eskariei behin abonuak banatzeko aldia bukatutakoan erantzungo zaie Lagun zenbakiaren arabera beti ere.
> abonua erosten baduzu:
● % 25eko deskontua duzu abonuak hartzen dituen Kursaal Auditorioko 10 kontzertu/emanaldietarako sarrera solteen erosketarekiko.
● % 20ko deskontua duzu abonutik kanpoko Kursaal Auditorioko emanaldian. Abonuko eserleku bera esleituko zaio Lagunari.
● Auditorioko kontzertuetarako bi sarrera gehiago eskatzeko aukera % 10eko deskontuarekin (bi sarrera kontzertu bakar baterako, edota sarrera bat bi kontzertu ezberdinetarako).
● % 20ko deskontua duzu Victoria Eugenia Antzokiko kontzertuen sarreretan (deskontuak ez du balio Haurren Hamabostaldirako).
> Abonuak Kursaal Auditorioko 9 ikuskari barne hartzen ditu.
> Abonua Hamabostaldiko Lagunek bakarrik eros dezakete (abonu bat pertsonako).
> Abonuari eusteko ezinbestekoa da berau berritzea.
> Abonu berriak Lagun zenbakiari zorrotz jarraituz esleituko dira.
> Ez dira abonu bidez saltzen A1 eta A2 eremuak, ez 17. lerroko hainbat eserleku (mugikortasun urriko pertsonentzat gordeak), ez 1-2 palkuetako 2. lerroa (ikuspen murritza), ezta 13-18 palkuak ere. Eserleku horiek guztiak sarrera solte gisa salduko dira
30 urtetik beherakoak edo langabetuak diren Lagunak: Kursaal Auditorioko C3 zonaldean eskuratu ahal izango dute abonua prezio murriztuan, aldez aurretik N.A.N.-a eta Inskripzio Aldien Ziurtagiria, eguneratua, aurkeztuta (Musika Hamabostaldiko bulegoetan).
> aurretiaz sarrera solte bat eskatu dezakezu gainerako zikloetako kontzertu bakoitzerako.
> Lagun berri bat aurkezten badiguzu, urtebeteko zure Lagun kuota doakoa izango.
> Musika Hamabostaldiaren Lagun txartela aurkeztuta, deskontuak eskuratuko dituzu honako establezimendu hauetan:
Gronx
Avda. Zurriola, 6. Telf. 943 18 78 57
gronxzurriola.com
Restaurante La Perla / Talasoterapia La Perla
Pº de la Concha, s/n. Telf. 943 46 24 84
la-perla.net
Muka
Avda. Zurriola,1 (Edificio Kursaal). Telf. 943 00 31 62
muka.eus
Óptica Zurriola
Avda. Zurriola, 1- local 3 (Edificio Kursaal). Telf. 943 00 50 79
opticazurriola.com
Alboka Artesanía
Pza. de la Constitución, 8. Telf. 943 42 63 00
albokaartesania.com
Casino Kursaal
C/ Mayor, 1. Telf. 943 42 92 14
casinokursaal.com
Aquarium
Pza. Carlos Blasco de Imaz, 1. Telf. 943 44 00 99
aquariumss.com
Noaoa Bidaiak
Avda. del Hipódromo,10 - 20160 Lasarte-Oria. Telf. 943 37 36 13
noaoa.eus
Erviti
Avda. de la Libertad, 4. Telf. 943 42 65 36
erviti.com
Kmina
tienda online (cupón KMINAQUINCENA). Telf. 943 22 97 77
kmina.com
La CENTRAL Art Gallery
Nueva, 5. Telf. 943 04 41 15
lacentralartgallery.com
Hotel Barceló Costa Vasca****
Avda. de Pío Baroja, 15. Telf. 943 3179 50
barcelo.com/es-es/barcelo-costa-vasca/
Hotel Abando****
C/ Colón de Larreátegui, 9 - 48001 Bilbao. Telf. 944 23 62 00
hotelabando.com
Hotel Los Agustinos****
San Agustín, 2 - 26200 Haro. Telf. 941 31 13 08
www.eurostarshotels.com
Honako musika klasikoko alduzkari hauen harpidetzan ere deskontua izango duzu:
- Ópera Actual
- Scherzo
- Melómano
Txartel motak
Orokorra: 39 € /urteko
Bikoitza (bi titularrentzat baliogarri): 58 € urteko
18 eta 30 urte bitartekoentzat (NAN aurkeztuta): 23 € urteko
18 urtetik beherakoentzat (NAN aurkeztuta): 12 € urteko
Txartelaren baldintzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.