42. Nazioarteko Organo Erromantiko Ikastaroa

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

42. ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO IKASTAROA
2026ko abuztuaren 3tik 7ra

Irakaslea: Thomas Ospital

Ikastaroa abuztuaren 3tik 7ra egingo da, batez ere Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll organoan (1863) eta Thomas Ospital izango da irakaslea. Eskolak goizez izango dira.


Thomas Ospital
Ipar Euskal Herrian jaioa, Thomas Ospital Parisko Saint-Eustache elizako organo handiaren titularra da. 2016 eta 2019 artean,Frantziako Irrati Nazionalak Grenzing instrumentu berriaren lehen organista egoiliarra izatera gonbidatu zuen. Kontzertista lanak mundu osoan zehar bakarlari edo orkestra sinfonikoekin aritzera eraman du. Hiru disko grabatu ditu, Franz Liszt, Johann Sebastian Bach, Thierry Escaich eta Jean-Adam Guilainen lanekin. Thomas Ospitalek Baionako Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak Esteban Landartekin. Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen, Olivier Latry, Michel Bouvard, Thierry Escaich, Philippe Lefebvre, Laszlo Fassang, Isabelle Duha, Pierre Pincemaille edo Jean-François Zygel bezalako irakasleekin. Karrera amaieran lehen bost sari eskuratu zituen organo, inprobisazio, harmonia, kontrapuntu eta fuga klaseetan. Sari ugari irabazi ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Zaragozan, Chartresen, Toulousen eta Angersen. Irakaskuntzarako duen grina dela eta, Thomas Ospital maiz gonbidatzen dute interpretazio eta inprobisazio eskola magistralak ematera. 2017tik 2023ra, teklatu harmoniako irakaslea izan zen Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean, eta 2021etik organo irakaslea da erakunde horretan bertan.


Egitaraua 
Behin onartuak izan direla baieztatuz gero, ikastaroko ikasle aktiboek hurrengoen artean aukeratutako bi obra aurkeztu beharko dituzte. Ikastaroan izena eman duen ikasle bakoitzak uztailaren 1a baino lehen jakinarazi beharko du prestatu dituen obren zerrenda:

Wolfgang Amadeus Mozart (1756 - 1791)
Fantaisie en fa mineur KV 594
Fantaisie en fa mineur KV 608
Andante en fa majeur KV 616

Felix Mendelssohn-Bartholdy (1809 - 1847)
Sonate nº 2 en ut mineur (op. 65)
Sonate nº 3 en la majeur (op. 65)
Sonate nº 4 en si bémol majeur (op. 65)
Sonate nº 6, en ré mineur (op. 65)
Prélude et fugue en sol majeur (op. 37)
Prélude et fugue en ut mineur (op. 37

Robert Schumann (1810 - 1856)
Quatre esquisses pour piano-pédalier (op. 58)
Franz Liszt (1811 - 1886)
Fantaisie et fugue sur le choral ‘Ad nos, ad salutarem undam’
Prélude et fugue sur B.A.C.H.
Variations sur ‘Weinen, Klagen, Sorgen, Zagen’

César Franck (1822 - 1890)
Intégrale de l’oeuvre d’orgue
Charles-Marie Widor (1844 - 1937)
Cinquième Symphonie en fa mineur (op. 42, nº 1)
Sixième Symphonie en sol mineur (op. 42, nº 2)

Louis Vierne (1870 - 1937)
Pièces de fantaisie: Impromptu / Clair de Lune / Naïades / Toccata
Troisième Symphonie en fa dièse mineur (op. 28)
Maurice Duruflé (1902 - 1986)
Intégrale de l’oeuvre d’orgue

Olivier Messiaen (1908 - 1992)
L’Ascension
Messe de la Pentecôte
La nativité du Seigneur

Jehan Alain (1911 - 1940)
Deux fantaisies
Le Jardin suspendu
Litanies
Variations sur un thème de Clément Jannequin

Organoak:
ezaugarri teknikoak


Organo-kontzertuen zikloa
Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo kontzertuen Zikloa abuztuaren 2tik 13ra gauzatuko da. Ohikoa denez, programazioak nazioartean ospe handia duten organistak bilduko ditu, eta horien interpretazioak beste disciplina artistiko batzuekin aberastuko dira, instrumentu erregearekin elkarrizketan. Kontzertuak Donostiako eta inguruko hainbat elizetan izango dira, gure ondare organistiko oparoa goraipatuz. Programazio zehatza maiatzaren 18tik aurrera egongo da ikusgai.

Izen-ematea

Matrikularen salneurria
Ikasle jarduleak: 170 € (gehienera, 12 plaza)
Ikasle entzuleak: 130 €
(Matrikularen salneurrian sartuta daude: bazkari bat, eta ikasleen kontzertuaren osteko afaria)

Oharra: Ikastaroa AKTIBO gisa egin nahi duten ikasleek CURRICULUM VITAEa erantsi beharko dute.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a izango da. Izenematea itxi ondoren, ikasle guztiekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz, onarpenaren berri emateko. Aktibo gisa
onartuak ez diren ikasleek lehentasuna izango dute ikasle entzule gisa.
Erakundea arduratu daiteke ikasleen egoitzetan plazak erreserbatzeaz. Horretarako derrigorrezkoa da izena emateko inprimakian dagokion atala betetzea.

Izen-ematearen ordaina
Matrikularen ordainketa ikastaroan onartua izan ondoren bakarrik egingo da. Zenbatekoa, transferentzia bidez, honako kontu korrontean ordainduko da:
LABORAL KUTXA
IBAN: ES71 3035 0060 4406 00061399
Quincena Musical
Nazioarteko transferentzietarako:
BIC: CLPEES2MXXX
IBAN: ES71 3035 0060 4406 00061399

Izen-ematea posta bidez
Izen emateko orria honako helbidera bidali:

Quincena Musical de San Sebastián
Avenida de la Zurriola 1 20002 San Sebastián
* Kopia bat bidali baita:
quincenamusical@donostia.eus 
anaorganfestivalsansebastian@gmail.com 

 

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ikastaroaren inguruko informazio gehiagorako:
Ikastaroko zuzendaria: Ana Belén García Pérez
anaorganfestivalsansebastian@gmail.com

Izen ematea

Zenbatekoa, transferentzia bidez, honako kontu korrontean ordainduko da:

LABORAL KUTXA
IBAN: ES71 3035 0060 4406 00061399
Quincena Musical

Nazioarteko transferentzietarako:

BIC: CLPEES2MXXX IBAN: ES71 3035 0060 4406 00061399

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.