Pribatutasun politika

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ERANTZULEA?

Izena: DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.
IFK.: A20343620
Sozietatearen helbidea: Zurriola Hiribidea 120002 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan Inskribatua, SS 821 orria, 175. folioa, 1013. alea, 1. atala.
Telefonoa: 943003170
Posta elektronikoa: quincenamusical@donostia.eus

ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

EB 679/2016 Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta zurekiko harremanean sortzen direnak helburu hauekin tratatzen direla:

  • aurkezten dizkiguzun eskaerei erantzutea.
  • DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-ren jarduerei buruzko informazioa ematea; horretarako, merkataritza-komunikazioak zuk emandako posta elektronikoaren edo antzeko beste edozein komunikabide elektronikoaren bitartez (SMS bidez, esaterako) bidaltzeko baimena ematen duzu.
  • Zuk emandako beste edozein bideren bitartez erakundeak egindako jarduerei eta zure interesekoak izan daitezkeenei buruzko jakinarazpenak bidaltzea.
  • Kontsulta, erreklamazio eta iradokizunei erantzutea, eta era guztietako komunikazio ekintzak egitea.
  • Interesdunari prestakuntza-jardueretan parte hartzen uztea.
  • DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A.-ren adiskidearen edo babeslearen inskripzioa kudeatzea.
  • Ikuskizunetarako abonamendu eta eserleku solteen salmenta.
  • Erakundearen kontularitza-, zerga- eta administrazio-gaien kudeaketa.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak interesdunak, edo legez haren legezko ordezkari gisa diharduenak, datu horiek ezabatzea eskatzen ez duen bitartean gordeko dira, eta eskaera hori egokia bada, edo zer helbururekin jaso edo erregistratu diren kontuan hartuta datu horiek beharrezkoak –aplikagarriak diren preskripzio-epeetan gorde beharra barne– edo egokiak diren bitartean.

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k datuak gordetzeko legez duen betebeharrak baldintzatuko du horiek gordetzea. Epe horiek gainditutakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, euskarrietan gordetako informazioa ez berreskuratzeko moduan.

Legitimazioa

Datuen tratamenduaren legezko oinarria interesdunak emandako baimena da. Baimen hori berariaz eta zalantzarik gabe lortzeko, datuak biltzen dituzten paperezko dokumentuak eta formularioak edo inprimaki elektronikoak bete eta, hala badagokio, bidali behar dira. Erakundeak hainbat erabileretarako datuak biltzeko baliatzen dituen dokumentu guztietan daude informazio-klausulak, datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera, eta berariaz adierazten da adostasuna interesdunak sinatzen duenean edo webgunean dauden inprimakiak bidaltzen dituenean.

Tratamendua legitimazioaren kausa da, halaber, kontratu bat gauzatzeko edo interesdunei ematen zaien zerbitzu bat emateko behar denean, interesdun horiek parte direnean, edo pertsona horiek eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatu behar direnean (DBEOko 6.1.a eta b art.).

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. ere legitimatuta dago bere datuak tratatzeko, legez dituen betebeharrak betetzeko eta bidezko interesak asetzeko, betiere interesdunen interesak edo oinarrizko eskubideak nagusitzen ez badira.

Edozein dela ere legitimazioaren kausa, edozein unetan baliogabetu daiteke baimena.

Zer hartzaileri emango zaie zure datuen berri?

Zure datuak ez zaizkio inolako erakunderi lagako zure baimenik gabe, legearen arabera aurreikusitako lagapenak izan ezik. Zentzu horretan, berariazko baimena eskatuko zaizu, zure datuak beste edozein erakunderi lagatzeko.

Baimendutako helburuen kudeaketaren ondorioz, zure datuak DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A. enpresarekin eta hark emandako zerbitzuekin lotura zuzena duten erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Era berean, informazio pertsonala administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien eskura egongo da, tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko, baldin eta lagapen horiek legearen babespean badaude.

Zure datuak aholkularitzaren, mantentze-lan informatikoen, marketinaren, prestakuntzaren edo ikuskaritzaren alorreko zerbitzuak eskaintzen dizkiguten enpresei ere laga dakizkieke. Erakunde horiek zerbitzu horiek gauzatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ezingo dute eskuratu, eta, “datuen tratamendurako enkargu-kontratu” baten bidez konfidentzialtasunari eusteko eskatzen zaie, informazioa beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko eta informazioaren osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko neurriak har ditzaten.

Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik Europar Batasunetik kanpora, ez eta EB 679/2016 Erregelamenduan datuen babesari buruz ezarritako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeetara ere.

Zein da zure datuen jatorria?

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak ematen ditu, edo jendearen eskura dauden iturrietatik lortzen dira.

Zer datu-kategoria tratatzen ditu DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A. enpresak?

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A. enpresak zuk emandako datuak tratatuko ditu. Datu horiek kategoria hauetakoak izan daitezke:

  • Identifikazio eta harremanetarako datuak
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruen arlokoak
  • Merkataritzako informazioa

Zein dira zure eskubideak?

Edonork du eskubidea DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez jakiteko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat lortzeko, datu horiek eguneratzeko, datu okerrak zuzendu daitezen eskatzeko edo, hala badagokio, datu horiek ezabatu daitezen eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jadanik ez badira beharrezkoak datuak jaso ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote beren datuen tratamenduari. DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo premiazkoengatik edo sor litezkeen erreklamazioak egikaritzeko edo babesteko behar bada.

Era berean, DBEOren 18. artikuluan aurreikusitako egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskaera egin ahal izango dute. Kasu horretan, DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k interesdunaren baimenarekin tratatuko ditu, gordetzeko izan ezik, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo Batasunarentzat edo estatu kide jakin batentzat garrantzizko interes publikokoa badira.

On-line ingurunean datu pertsonalak ezabatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea aplikatzearen ondorioz, interesdunek ahazteko eskubidea dute, aplikagarria balitz, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasun-eskubidearekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute beraiei dagozkien datu pertsonalak eskuratzeko, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan, eta datu horiek beste arduradun bati helarazteko.

Interesdun orok eskubidea du bakarrik tratamendu automatizatuan (profilak egitea barne) oinarritua ez den erabaki baten xede ez izateko, baldin eta horrek ondorio juridikoak eragiten badizkio, edo antzeko eragin nabarmena badu, DBEOren 22.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

Interesdunak eskubidea du bere datuak ezabatzeko, tratamendua edo bilketa eragin zuen helburua desagertu bada, adostasuna ezeztatzen bada, hark legitimatua denean tratamendua, edo DBEOren 17. artikuluan jasotako gainerako arrazoiengatik. Datuak ezabatzeko, euskarri automatizatuetan dauden datuen goi mailako ezabaketa egingo da eta fisikoki suntsituko dira automatizatuak ez diren euskarrietatik.

Nola erabil daitezke eskubideak?

Idazki bat igorriz, NANaren kopiarekin edo interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri batekin batera, idazpuruan adierazitako helbideetara.

Zer erreklamazio-bide daude?

Zure eskubideak behar bezala bete ez direla uste baduzu, eskubidea duzu erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan. Hona hemen harremanetarako datuak: 901 100 099 91.266.35.17 telefonoetan. Posta helbidea: Jorge Juan kalea 6, Madril.

AZKEN EGUNERATZEA: 2022/02/25