Hamabostaldi Berdea

Ingurumen politika

Ingurumen-politika jaialdi berde batentzat

Hamabostaldia aitzindaria izan zen ingurumena errespetatzeko politika finkatzeko garaian. Ahal den neurrian, jaialdiaren eremuaren barruan egiten diren ekitaldiak, bai Donostian bai Gipuzkoako edozein herritan egiten direnak, ingurumenaren errespetuaren eta harmoniaren printzipioari jarraituz antolatzea da asmoa.
Ingurumenaren kudeaketa oinarrizko jarduntzat bihurtu da antolamenduarentzat. Eta horretarako, ingurumenaren gaineko eragina minimizatzeko eta kutsadurari aurre hartzeko metodologiak eta helburuak planifikatu eta finkatu dira. Lan-esparru horren barruan, antolamenduak hainbat ekimen finkatu ditu negutegi efektuko gasek ingurumenean eragindako inpaktua txikiagotzeko. Eta hori guztia Donostiako Musika Hamabostaldia erreferentziazko jaialdi bihurtuz, Jaialdi Berde bat bihurtuz.

Ingurumenaren errespetuan eta harmonian oinarritutako helburu horiek Donostiako Musika Hamabostaldia osatzen duen talde osoak hartu du bere gain, borondatez. Taldeko kide guztiek hartu dute ingurumenarekiko konpromisoa eta ingurumenarekiko errespetua hobetzeko helburu sendoa.
Erakundeak ingurumenaren errespetuari dagokionez onartzen dituen lege-baldintzak eta gainerako arauak betetzeko asmo sendoa du Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendaritzak. Horretarako, eta ingurumenaren alorrean zuzentasunez jarduteko, baldintza horiek identifikatzeko, egokitzeko eta inplementatzeko aukera ematen duen sistematika du.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendaritzak ingurumenarekiko errespetuan eta harekiko harmonian lan egiteko politikaren berri eman nahi du, aurretik aipatutako printzipio horiek lortzeko bidean bezeroekin, artistekin, babesleekin eta gizartearekin batera eraginkortasunez jarduteko helburuarekin. Ildo horretatik, kontratatutako artistak erakundearen parte direla onartzen da, eta hori dela eta, erakundearen helburuei lagun diezaioten eta haiekiko konpromisoa har dezaten lortu nahi da.

Musika Hamabostaldiak hartutako beste ingurumen-konpromiso batzuk:


Karbono aztarna, kalte-ordainak eta CO2 konpensatzeko proiektuak.


Quincena Verde


Greener Festival saria

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.