Legezko oharra

1. Erantzulearen datuak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, erantzulearen identifikazio-datuak azaltzen dira ondoren.

Sozietatearen izena: DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.
IFK: A20343620
Sozietatearen helbidea: Zurriola Hiribidea 120002 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan Inskribatua, SS 321 orria, 175. folioa, 1013. alea, 1. atala.
Telefonoa: 943003170
Posta elektronikoa: quincenamusical@donostia.eus

2. Jabetza intelektuala

Webgune honetako iturburu kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak eta bertako edukiak eta informazioa DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A. enpresaren alde babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legediaren arabera, eta ezin da webgunea guztiz edo aldez erreproduzitu eta/edo argitaratu, haren tratamendu informatikoa egin, banatu, zabaldu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak ere, DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. enpresaren aurretiko baimen idatzirik gabe.

Erabiltzaileak erabilera pertsonal eta pribaturako erabil dezake, soil-soilik, webgune honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago helburu komertzialetarako edo legez kanpoko jarduerak egiteko erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak berariaz gordeta ditu DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A.-k.

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. enpresak aurreko baldintzak betetzen direla eta bere webguneetan azaldutako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta, erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu, dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

3. Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalak DONOSTIA MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. (Zurriola Hiribidea 1, 20002 Donostia, Gipuzkoa) enpresaren ardurapeko fitxategietan sartuko dira. Fitxategi horien helburua da webguneko inprimakietan jasotako datuak kudeatzea, kontaktuak kudeatzea, merkataritza-komunikazioko ekintzak egitea eta kontsultei eta iradokizunei erantzutea. Horretarako, ezinbestekoa da zure baimena, bidezko kausa izanik tratamendurako. Ez baduzu baimena ematen ezingo diogu zure eskaerari erantzun. Datu horiek iraupen mugagabeaz gordeko dira, kontrako asmoa adierazten ez duzun bitartean.

Zure datuak ez zaizkio inolako erakunderi utziko zure aldez aurreko baimenik gabe.

Eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta ezeztatzeko eskubideak baliatzeko eta emandako baimena baliogabetzeko, zure NANaren kopia bidali behar duzu Datuen Babeserako gure ordezkariaren izenean, lehen aipatutako helbidera edo helbide elektroniko honetara: quincenamusical@donostia.eus.

Halaber, zure eskubideak kontuan hartzen ez badira, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Datuen Babeserako Espainiako Agentziari.

4. Bestelakoak

A. - DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. enpresak bere webgunean dagoen informazioa aldatu ahal izango du, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

B. - DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. enpresak bitarteko honen bidez ENGAINUZKO PUBLIZITATERIK EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du. Ondorio horietarako, beraz, ez dira engainuzko publizitatetzat hartuko DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A. enpresaren webguneko atalen edukian egon daitezkeen akats formalak edo zenbakizkoak, baldin eta akats horiek atal horietan jasotako informazioa osatugabe egotearen edo gaizki mantentzearen edo eguneratzearen ondorioz sortu badira. Atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akats horien berri izan bezain laster horiek zuzentzeko konpromisoa hartzen du MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k.

C .- DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-k konpromisoa hartzen du Merkataritza KOMUNIKAZIOAK EZ IGORTZEKO, HALA IDENTIFIKATU GABE, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat hartuko interesdunei bidaltzen zaien informazio guztia, baldin eta harremanari eusteko bada eta erakundeari dagozkion informazio-lanak eta beste jarduera batzuk egiteko bada.

D. - DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A.-k ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webgune honetan sartzeko eta/edo bertan jasotako informazioak erabiltzeko izan dezakeen edozein arau ez betetzearen erantzukizuna.

E. - DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA S.A. ez da izango webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzearen ondorioz sortutako edo sor daitezkeen kalte eta galeren erantzule, edozein dela ere kalte horien izaera. Webgunearen bitartez erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen duten estekak (estekak) eta hipertestua ez dira DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A.-renak eta ez daude haren kontrolpean; hortaz, erakunde hori ez da horietan jasotako informazioaren erantzule, ezta informazio horretatik erator daitekeen edozein ondorioren erantzule ere.

F. - DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, S.A. enpresak ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin dezaketen legez kanpoko erabileraren erantzukizuna, webgune honetan agertzen diren marken izenei, produktuen izenei eta marka komertzialei dagokienez, ez baitira erakunde horren jabetzakoak. Era berean, ez du bere gain hartzen webgune honetatik sar daitezkeen webguneetarako esteken edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren ardura.

G. - Azken batean, Erabiltzailea da webgune honetako zerbitzuen, edukien, esteken (linken) eta hipertestuaren erabileraren erantzule bakarra.