#SOLasean
Elkarrekin egotea, hori bai dela klasikoa!
#SOLasean esperientzian, kontzertua izango da muina, baina baita sakonagoa den zerbaiten hasiera ere: lagunarteko topaketa. Izan ere, musika jaialdi batean, benetako klasikoa elkarrekin egotea da, partekatzearen ohitura; sortzen denaz gozatu eta gerokoa modu lasaian bizitzea.
Zatoz musikagatik eta gera zaitez gainerako guztiagatik, zatoz eta jardun #SOLasean lagunartean!
#SOLasean jarduerak Hamabostaldiarekin hitzordua plan oso gisa bizitzeko aukera ematen dizu: kontzertuaren atarikoa, kontzertua bera eta ondorenekoa hartzen dituen plan osoa, alegia. Lagun izango gaituzu zuzeneko musikaren zirrara barrutik goza dezazun.
Zertan datza?
> Kontzertuaren atarikoa: emanaldiaren aurretik, #SOLasean topaketa gidatuko duen pertsonak (interpretea, libretista eta musika kritikoa) Kursaalaren atarian hartuko ditu parte-hartzaileak, eta barruan sarrera labur bat egingo du kontzertuan interpretatuko diren obren inguruan (testuinguru historikoa, ezaugarrien eta egituren gakoak), interpreteen inguruan eta baita espazioari dagokionean. Galderak, zalantzak eta iruzkinak ongi etorriak izango dira.
> Kontzertua: ondoren, erositako eserlekutik kontzertuaz gozatzeko unea izango. Shhhh… has dadila musika!
> Kontzertu-ostekoa: egitasmoaren gidaria parte-hartzaileekin bilduko da berriz Auditorioko hallean, jarraian elkarrekin, Mukan, mahai baten inguruan kopa eta pintxo batekin, kontzertuan bizitakoa elkarrizketa lasai batean partekatzeko eta, horrela, zuzeneko musikaren esperientziaren gozamena luzatzeko.
Prezioa: 8 € pertsonako (ez du sarreraren prezioa barne hartzen)
*doakoa Hamabostaldiko Lagunentzat
Honako hauek dira #SOLasean esperientziarekin osatu ahalko dituzun kontzertuak:
> 8/20. 20:00 Kursaal Auditorioa
"West Side Story", Bernstein (kontzertu bertsioan)
Erosi #SOLasean ticketa
> 8/22. 20:00 Kursaal Auditorioa
Hitzik gabeko eraztuna, Wagner / Maazel
Orquesta Nacional de España
Erosi #SOLasean ticketa
> 8/27. 20:30 Kursaal Auditorioa
Orchestre de l’Opéra National de Paris
Maurice Ravel 150. urteurrena
Erosi #SOLasean ticketa

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.